Idoia Narbaizak Mikel Ayestaranekin egotea lortu zuen

DBH3ko talde guztiak, Gizarte Zientziak ikasgaian jorratzen ari diren “Siriako gerratea eta errefuxiatuen krisia” proiektu barruan, gai honekin harremana duten elkarte eta GKE desberdinekin kontaktuan jarri behar izan dira, hala nola informazio iturri kalitatezkoak topatu eta jarraitu. Zentzu honetan, bai Twitterretik nola telebistatik, Ekialde Ertainean kazetari lanetan ari den Mikel Ayestaran jarraitu dute eta berriki “Salvados” programan ikusi ere bai.

Azaroaren 24an Bilbon izan zen Mikel, BBK Aretoan, Euskal Kazetariak 2015 saria jasotzen, eta Idoia Narbaizak, DBH3Bko ikasleak, bertaratu, ezagutu eta berarekin labur mintzatzeko aukera izan zuen. Zorionak Idoia lortzeagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.