2. saria ekintzailetzari buruzko “Egin eta Ekin” Lehiaketan

DBHko Ander Iriondo, Jon Ochoa, Maialen Olabarri, Ane Sáez eta Jon Villanueva ikasleek 2.saria irabazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza bultzatzeko Egin eta Ekin lehiaketan, asmakizunak atalean, Gaztelaniako ikasgaian egindako proiektu batekin.

“EGIN eta EKIN” programaren helburua egiten ikastea eta ekitea da, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak bereganatzeko ekimena izanik, ahalegina eta zailtasunei aurre egiteko ahalmena baloratuz eta bizitzako eremu ezberdinetan ekimen ekintzaileak gauzatuz.

Programa hau bete bitartean, ikasleek hainbat jardueretan parte hartu dute: gaitasun pertsonalak garatzeko tailerrak, enpresa arloko oinarrizko printzipioak ikasteko tailerrak, enpresetara bisitak, hitzaldi-solasaldiak, etab. Azkenik, proiektua garatu behar izan dute: ikasitakoa aplikatuz, asmakizun bat edo enpresa-praktika bat garatu.

ZORIONAK denoi!!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.