Berrien artxiboa

Eguberri eta Urte Berri on!

Lauro Ikastolako Kontseilu Errektore eta Zuzendaritzaren partez, Eguberri eta Urte Berri On danori!!! Esker on berezia luzatu nahi dugu aurten, 2016 urtea apartekoa izan baita, Ikastolako 50. urteurrena ospatu dugun hau, hain zuzen. Ekintza eta jarduera anitz, berezi eta bikainak burutu izan dira Lauro Ikastola osotzen dugun guztion parte hartzeari esker. Honen guztiaren adierazgarria izan ...
Read more

Fernando Aranaren hitzaldia TEDxYouth@Valladolid-en

Fernando Aranak Batxilerra amaitu zuen aurreko ikasturtean Lauro Ikastolan. Bertan zegoelarik, proiektu hau garatu zuen Ander Fernandez de Larrea ikaskidearekin batera. Hona hemen Fernandok helarazi diguna: “Duela aste​ gutxi​  TEDx konferentzia bat eman nuen 1.000 pertsona baino gehiagoren aurrean, bai zuzenean zein ​TV/​streaming bidez. E​zagutzen ez duzuenontzat, TED (Technology, Entertainment, Design) 1984an sortutako urtero egiten den konferentzia bat da, merezi ...
Read more

Saskiko Kadete taldeek, aukera bikaina!

Asteburu honetan, abenduak 17 eta 18, saskibaloiko Kadete mailako neskeen A eta B taldeek saria izan dezakete egindako lehen faseagatik. Kadete B taldea, 2. Mailan, bere multzoan, lehenengo geratu dira lehen fasean, partida guztiak irabaziz. Orain, joan-etorriko eliminatoria bat jokatuko du 1. Mailara igotzeko. Aurkaria Saskigetxo izango da. Bestalde, Kadete A taldea, Maila Berezian lehena ...
Read more

Abenduaren 3an ospatu genuen 50. urteurreneko azken ekitaldia

Abenduaren 3an, Euskalduna Jauregian ospatu genuen Lauro Ikastolaren 50. urteurreneko azken ekitaldia, Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Diputatua; Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua eta Andres Urrutia, Euskaltzainburua bertaratu zirelarik. Auditorium-a beterik zegoela, ekitaldiak ordu eta erdiko iraupena izan zuen Ikastolako ikasle eta ikasle-ohiek osotutako programa antzeztuz, guraso eta aititeek lagundurik. Ekitaldiaren ...
Read more

Eskola Kontseilua: behin-betiko hautagaien aldarrikapena

2016ko azaroaren 24an Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua berriztatzeko hauteskundeak burutu ziren eta hau da behin-betiko hautagaien aldarrikapena: GURASOEN ESTAMENTUTIK: Sobrado Rojo, Ixone Mardaras Gaztelurrutia, Begoña IRAKASLEEN ESTAMENTUTIK: Sanz Madariaga, Itziar Alonso del Moral, Usue Kareaga Zurinaga, Naroa Bilbao Ibarra, Kepa IKASLEEN ESTAMENTUTIK: Ramos Pérez, Maialen García Cotero, Amets
Read more

Bideokliparen estreinaldia, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna da. Hezkuntza-komunitate guztiari, hiri eta herri desberdinetan antolatuko diren elkarretaratze eta manifestazioetara batzeko deia egin nahi diogu. Emakumeek egunero jasaten duten edozein biolentzia motaren (fisikoa, psikologikoa, sinbolikoa, sexuala…) aurkako jarrera sendoa adierazi nahi dugu, eta honen erakusle, hemen duzue 2015eko otsaila-martxoan zehar ikasleek egindako bideokliparen estreinaldia.Timbakada taldearen “Emakume” ...
Read more

Urteurreneko ekitaldia Euskalduna jauregian

Abenduaren 3an ekitaldi berezi bat izango dugu Euskalduna jauregian, arratsaldeko 19:00etan, Ikastolako 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emateko. Gaur egun Ikastolan seme-alabak eskolatuta dituzten familientzako egongo dira sarrerak salgai, azaroaren 16tik aurrera, arratsaldeko 17:00etan, eta kode bidez. Sarreren prezioak 6 €tik 18 € bitartekoak dira. Ekitaldiaren programa, musika, antzerki, bideo eta abarrez osotua egongo da eta ...
Read more

Batxilerreko ikasleak, Donostiako International Physics Center-ean

Irailaren 28an bigarren Batxilerreko ikasleak diren Sue González, June Monge, Iker Rementeria, Aida Rodriguez eta Amaia Zurinaga, Erik Serna irakasleak lagunduta, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) antolaturiko “top@DIPC – Zientziarekin solasean!” topaketan izan dira. Bertan puntako ikertzaileen eta hainbat zentroetako bigarren hezkuntzako ikasleen arteko solasaldia burutu da. Edizio honetarako, mundu mailan izen handiko hiru ikertzaile izan dira gonbidatuak: Dame Jocelyn ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences