Berrien artxiboa

Margo-erakusketa Behekosoloko kafetegian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 otsaila, 2016
Ikastolak gure ingurene sozialeko arazoak ezagutu eta aldaketan parte hartzeko duen konpromezuarekin lotuta, “Amiarte” tailerraren erakusketa antolatu du otsailaren 1etik apirilaren 4ra arte, Bekosoloko kafetegian. Amiarte tailerrak egoera zailean aurkitzen den jendearekin lan egiten du, gehienbat etorkinak. Pertsona hauek euren sormen-lanak erakusgai jarriko dituzte eta salgai. Lan horietatik ateratzen den dirua margolarientzat beraientzat izango da. Margolanen ...
Sakondu

Ikastolaren 50. urteurreneko ekintzen hasiera

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urtarrila, 2016
Ikasturte honen hasieratik iragarri izan dugunez, 2016 ikasturtean zehar Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu: aurten beteko dira Resurreción Mª de Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50 urteak. Bizkaiko ikastolen mugimendua Bilbon hasi zen 1957. urtean, San Nikolas elizako ikasgela batzuetan Xabier Peña eta Julita Berrojalbizen bultzadaz, hamalau ikaslerekin eta Mª Angeles Garai andereñoarekin. Horixe izan ...
Sakondu

Julita Berrojalbizen izena Bilboko kale bati jartzeko ekimena

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urtarrila, 2016
Juan Mari Aburto Alkateak hala eskatuta, Udalak bilbotarrei aukera emango die bertoko kale, bide publiko eta plazetarako izendapen berriak proposatzeko. Memoria Historikoaren Legea dela eta, Bilboko kale-izendegia aztertu da eta, besteren artean, Aita Remigio Vilariño kaleari aldatuko zaio izena. Alkateak proposamen ezberdinak luzatu ditu, euren artean JULITA BERROJALBIZen izena jartzea, Lauro Ikastolaren sortzailea eta lehen ...
Sakondu

Aurtengo Farolin eta Zarambolas Lauroko ikasle-ohiak dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 urtarrila, 2016
      Argazkia, DEIA.   Bilboko Aratusteak hurbil daude eta izendatuak izan dira aurtengo Farolin eta Zarambolas pertsonaiak: Lauroko ikasle ohiak dira biak, Ane Zabala eta Galder Perez, 15.eko belaunaldikoak.  Anek Hamaika Telebistan egiten du lan gaur egun eta Galder aktorea eta gidoilaria da. Berria komunikabideetan: EITB, DEIA, EL CORREO.
Sakondu

Euskera Lauron: 50 urteko konpromisoa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 urtarrila, 2016
Abenduaren 3ko Euskararen Egunean, Ikastolan burutu ziren ekitaldi guztien artean, Haur Hezkuntzan bideo berezi eta berri bat grabatu zuten: grabaketa honetan Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten, Ikastolaren Euskararen aldeko 50 urteko konpromisoa erakutsi nahian. Giro ezin hobean burutu zen grabaketa: ikasleen aurpegi irribarretsuak eta dantza ikustea baino ez duzue! Koreografia, Lehen ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.