Berrien artxiboa

Kontseilu Errektoreko karguen izendapena egin da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 martxoa, 2016
Kontseilu Errektoreak, berriztapenaren osteko lehen batzarrean, kargoak izendatu ditu. Hauexek dira: Presidentea: Itziar Laskurain Presidente ordea: Mikel Agirre Diruzaina: Anton Arriola Idazkaria: Begoña de Ibarra Bokalak: Mikel Txintxurreta, Jon Egia, Jose Javier Ruiz, Juan José Unzilla, Alaitz Landaluze, Josu Lauzirika, Ziortza Sulibarria, Iñigo Zorriketa.
Sakondu

Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 martxoa, 2016
Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan eta aste osoan zehar. Aurten, Ikastolako estamentu guztiei eskatu nahi diegu, ikasle, guraso, langile, kolaboratzaileak,… morez edota antzeko kolorez janzteko hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazteko. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula ...
Sakondu

“European Youth Parliament”ean parte hartu duten Batxilerreko ikasleak estatu mailako fasera joango dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 martxoa, 2016
European Youth Parliament hezkuntza proiektu independentea da, Europako gazteriaren beharretara moldatutakoa. EYPk pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzen ditu, gaitasun sozial eta profesionalak irabazteko bidea emanez. Sortu zenetik, hamar mila ikaslek parte hartu dute tokian tokiko, nazio mailako edo nazioarteko saioetan, Europa osoko lagunak eginez. Egun, Europan dagoen gazteen politika plataformarik handiena da. YYP webgunea. ...
Sakondu

Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin eta kideek ikasleen ekitaldiak ikusi zituzten

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 otsaila, 2016
Otsailaren 26an, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin zuen Lauro Ikastolan. Jarduera hau ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barnean kokatzen da, Akademiak 1966. urtean Azkue Ikastolak behar zuen babesa eman baiotzion. Hamar euskaltzain bertaratu ziren, Andres Urrutia Euskaltzain Burua barne, Lauro Ikastolako guraso eta Kontseilu Errektoreko kide ohia. Lehen orduan, DBHn harrera ekitaldi bikaina burutu zuten bertako ...
Sakondu

Lucia Vaamondek saria lortu du Azterkosta lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 otsaila, 2016
Lucia Vaamonde Erkiaga 5 urteko ikasleak Azterkosta 2015 lehiaketan accesita lortu du marrazkien modalitatean, eta lehenengo kategorian. Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek aurten ere Azterkosta proiektuan parte hartu dute, Itsasminez txotxongilo ikuskizun ekitaldian, itsasoko ezaugarriak, arazoak eta zaindu beharraren kontzientzia hartzeko. Ondoren, marrazki lehiaketan parte hartu dute, EA 21 proiektuaren eskutik, eta Lucia suertatu da ...
Sakondu

Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko plaka jarri dugu Elkano kalean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 otsaila, 2016
Aurten, Ikastolaren 50. urteurrena ospatzen dugu eta lehen ekitaldi garrantzitsua Elkano 6 atarian plaka bat bistaratzea izan da, bertan kokatu baitzen 1966 urtean Azkue Ikastola, Lauroren aurrekaria. Plaka, Bilboko Alkateak estalgabetu egin du, Julita Berrojalbiz, ikastolaren fundatzaile eta lehenengo zuzendari pedagogikoaren alaba den Isabel Andiarekin, Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Diputatuarekin, Andres Urrutia Euskaltzain Buruarekin, Arantza Aurrekoetxea ...
Sakondu

Azkue Ikastola: Plaka oroigarria bistaratuko da Elkano 6an

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 otsaila, 2016
Aurten beteko da Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50. Urteurrena, Bilboko Elkano kaleko 6. atarian kokatu baitzen 1966an Lauro Ikastolarren aurrekaria. Bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz, irakasteko legezko baimena lortu zuen lehen ikastola izan zen, Euskaltzaindiaren babesarekin. Azkue Ikastolak familien ekimenez egin zuen aurrera, bereziki, Emakumeen Juntak kudeatuta. Eurei omenaldia egiteko helburuarekin, datorren asteartean, hilak 23, ...
Sakondu

Gazte-irekia lehiaketa: Lauroko bost taldeak igaro dira 2.fasera

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 otsaila, 2016
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, Ane Omar irakaslearen gidaritzapean, euskal gizarte hobea lortzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako GAZTE-IREKIA lehiaketan parte hartu dute, eta lehenengo bozketaren ondorioz, Laurok aurkeztutako 5 proiektuak bigarren fasera pasatu dira: hiru proiektu, zuzenean, bozketan lortutako puntuazioagaitik; beste biak, epai-mahaiak aukeratuta. Orain, bigarren bozketa-fasean gaude, herri-bozketa: eman zure botoa ondoko estekan: KLIKATU HEMEN. Aukeratu gogokoen ...
Sakondu

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onartu ditu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 otsaila, 2016
Bazkideen 382ko quorum-arekin, etorritako 162 bazkide eta ordezkatutako 220, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta aurkeztutako Estatutuen aldaketa onetsi zituen. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Itziar laskurain Lasa, Josu Lauzirika Uranga, Mikel Agirre Aizpuru, Antón Arriola Boneta, Iñigo Zorriketa Marchal eta Ziortza Sulibarria Santiago. Eta ordezko kidea, Begoña Mallona ...
Sakondu

Eman izena «Aktibatu+» ekimenean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 otsaila, 2016
Nazio Batuek sustatutako GAP (Global Action Plan) programan oinarritzen da ekimen hau. Lauro Ikastolak hezkuntza munduari zuzendutako programan parte hartzen du eta lanean dihardu ingurumenaren arloan portaera arduratsua hobetzeko. Nolanahi ere, Ikastolako ikasleen lanak etxeetan jarraipena izan dezan eta hezkuntza komunitate osoak parte hartu dezan, etxeei zuzendutako programan izena ematera animatzen zaituztegu. Oso erraza da: ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.