Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak Ikastolan

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan eta aste osoan zehar. Aurten, Ikastolako estamentu guztiei eskatu nahi diegu, ikasle, guraso, langile, kolaboratzaileak,… morez edota antzeko kolorez janzteko hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazteko.

Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu.

Hona hemen, jardueren laburpena:

  • Haur Hezkuntza: Katxiporretaren bideo bat eta ipuin bat landu.
  • Lehen Hezkuntzan: IKUS BLOG-A.
  • DBH: tailerrak DBH 4ko gela bakoitzean, “Maitasun erromantikoa” eta “Estereotipo sexistak” lantzeko; ikasle batek bideo klip bat grabatu du, lipdub moduan, ikastolako talde bakoitzeko emakume guztiek parte hartu dutena; Patricia Zamorano abokatuak hitzaldia emango du tratu txarren inguruan; erakusketak eta bideoforumak. M8 blog-a.
  • Batxiler: bideoforumak.
  • DBHkoBIBLIOTEKA: berdintasuneko katalogoa; ipuin berezi haur eta gaztetxoentzako eta SuperLola izeneko proiektu bati buruzko informazioa; berdintasunean oinarritutako liburuen erakusketa. IKUSI webgune berezia.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.