Gazte-irekia lehiaketa: Lauroko bost taldeak igaro dira 2.fasera

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, Ane Omar irakaslearen gidaritzapean, euskal gizarte hobea lortzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako GAZTE-IREKIA lehiaketan parte hartu dute, eta lehenengo bozketaren ondorioz, Laurok aurkeztutako 5 proiektuak bigarren fasera pasatu dira: hiru proiektu, zuzenean, bozketan lortutako puntuazioagaitik; beste biak, epai-mahaiak aukeratuta.

Orain, bigarren bozketa-fasean gaude, herri-bozketa: eman zure botoa ondoko estekan: KLIKATU HEMEN. Aukeratu gogokoen duzun proiektua eta sakatu “Alde”. Boto “Alde” gehiago lortzen dituzten 3 proposamenak finalistak izango dira. Epea otsailaren 17tik 29ra bitartean izango da.

OSO GARRANTZITSUA: Bozketan kontutan izan beharreko portaera arauak eta joko garbia. IKUS HEMEN.

Saria izango da talde irabazleak lehendakariari zuzen-zuzenean bere proposamena aurkeztea eta aldeztea.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.