Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin eta kideek ikasleen ekitaldiak ikusi zituzten

Otsailaren 26an, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin zuen Lauro Ikastolan. Jarduera hau ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barnean kokatzen da, Akademiak 1966. urtean Azkue Ikastolak behar zuen babesa eman baiotzion.

Hamar euskaltzain bertaratu ziren, Andres Urrutia Euskaltzain Burua barne, Lauro Ikastolako guraso eta Kontseilu Errektoreko kide ohia. Lehen orduan, DBHn harrera ekitaldi bikaina burutu zuten bertako ikasleek, Elixabet Gutierrez eta Ander Larrazabal aurkezle zutelarik: Garat Arano ikasleak lehen agurra egin zien, bertso bat botaz. Gero, poesia errezitaldia izan zen Sergio García, Iker Pérez eta Maialen Ramosen eskutik, Kepa Diaz, Malen Ibañez, Begoña Silva eta Uxue Bidaurratzagaren musikaz lagunduta. Maitane Rotetak eta Joane Garcia de Iturrospek, sortutako logo bereziaren berri ere eman zuten. Azkenik, DBH 2. mailako B eta C taldeek “Nola bizi, hala kanta” abestu zuten.

Amaitzeko Andres Urrutia Euskaltzain Buruak hitz batzuk esan zizkien.

Ostean, Bilkura egin zuten, eta amaitutakoan Batxilerreko eraikinera abiatu ziren. Bertan, Haur Hezkuntzako “Euskal Herrian euskaraz” bideoa ikusi eta Batxilerreko eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin izan zuten topaketa. Miren Gainza eta Nagore Rodriguez aurkezle, emakume sortzaileei omenaldia egin zitzaien, eta Joanes Atxak eta Mikel Fuentes kanta batzuekin giroa alaitu zuten; eta Lehen Hezkuntzako marrubi taldeen ordezkariek euren euskara sustatzeko plana bikain azaldu zuten: Maia Onaindia, Izaro Inoriza, Laura Garcia eta Nerea Goikoetxea. Amaitzeko, abesbatzak “Txoriak txori” abestu zuen.

Andres Urrutiaren hitzen ostean, opariak banatu zitzaizkien, Ikastolako egun berezi honen oroigarri. Trikitilariek kafetegira lagundu zituzten azken agurra eginez.

Webguneko atal pribatuan, argazki-galeria bat jarri dugu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

14

 

 

 

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

 

 

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.