Berrien artxiboa

Pagasarrira igoera, urteurreneko beste ekintza bat burututa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 maiatza, 2016
Maiatzaren 15ean, igandea, Pasagarrira igoera izan da, Ikastolako 50. urteurreneko beste ekintza bat burutuz. Eguraldiak ez du lagundu hasierako orduetan, baina guraso eta ikasle asko animatu dira eta igoerari ekin diote. Giro bikaina sortu da tontorrean, trikitixaz ere lagundurik. Eskerrik asko denoi!!! Argazki galeria bat jarri dugu atal pribatuan, “Ospakizunak” atalean.
Sakondu

Azkue Ikastolako emakume sortzaileak bisitan egon dira Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 maiatza, 2016
Lauroko aitzindaria izan zen Azkue Ikastolako sortu zuten emakumeak etorri zaizkigu bisitan, maiatzaren 13an. Ikasleek ekitaldi hunkigarriak prestatu dizkiete eta Ikastolako ibilbidea batzen duen erakusketa bisitatu dute. Atal pribatuan, argazki galeria bat jarri dugu “Ospakizunak” atalean. Eskerrik asko denoi!!!
Sakondu

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza 16-17

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 maiatza, 2016
Prest daukagu 2016-2017 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza: kirola, kultura eta hizkuntzak. Aztertu, eta kontuan izan prematrikulak hasten direnerako. IKUS ESKAINTZA
Sakondu

Lauroko bi ikasle irabazle, Bizkaidatz Txikia Literatur Sarian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 maiatza, 2016
II. Bizkaidatz Txikia Haur eta Gazteen Literatur Sarian, ondoko Lauroko ikasleak izan dira sarituak tableta eta diplomagaz: Gaztelania  modalitatea, Haur kategoria, AIALA GARABIETA ORIBE; eta landutako kontakizuna: “Viaje nocturno”. Euskara modalitatea, Haur kategorian, GOTZON GANDARIAS ZABALA; eta landutako kontakizuna: “Haize-begi”. Lehiaketaren oinarrien arabera «haur eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolagai sorta bat jasoko dute», eta, beraz, ...
Sakondu

Lauroko bi taldek hartuko dute parte Bilboko Scratch Egunean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 maiatza, 2016
Aurten ere Scratch Eguna ospatuko da Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta Euskadin ospatzen den seigarren edizioa da. Bilbon, Azkuna Zentroan izango da, larunbata honetan, maiatzak 14. Hasieratik Ikastola eragilea izan da bai partehartzaile moduan zein antolatzaile taldean ere. Aurreko bost jardunaldi horietan Lauro Ikastolako ia 100 ikaslek izan dute Alhondegian ospatzen den festara joateko aukera ...
Sakondu

Saskibaloiko Kadete A taldeak final four jokatuko du La Casillan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 maiatza, 2016
Iragarpen guztien kontra, Ikastolako saskibaloiko Kadete neskak A taldea Bizkaiko lau talde hoberenen artean egongo da. Zortzi talde gurutzatu egin dira joan-etorriko kanporaketan Bizkaiko final four-en egoteko. Ohikoena da horrelako kanporaketetan Euskal Ligan dauden taldeak irabaztea. Oraingoan ere horrela izan da, kasu batean izan ezik: Kadeteak A taldea. Amagoiak entrenatzen duen taldeak kanporaketa hau sari ...
Sakondu

Lauroko bost taldek lortu dute aipamenik Elhuyar-en “Zientziaren Azaoka”n

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 apirila, 2016
Apirilaren 23an, larunbata, Elhuyar-ek antolatzen duen Zientziaren Azoka burutu da Bilbon, eta Lauro Ikastolaren izenean aurkeztu diren hamaika taldeetatik, bosten lanak aukeratuak izan dira eta aipamen berezia merezi izan dute. Ikasleak, Josune, Amaia, Arantza, Itsaso eta Oihane irakasleak lagundurik bertaratu ziren. Hona hemen aukeratutakoen zerrenda: Aipamena: Batxilergoko lanaren osotasunagatik – Bizipena: MILSET azokan parte-hartzea – ...
Sakondu

Ikasle-ohien bazkaria ospatu zen Ikastolan apirilaren 23an

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 apirila, 2016
Apirilaren 23an, larunbata, ia 400 ikasle-ohi batu zen Lauron, Ikastolaren 50. urteurrenaren inguruko ospakizunen artean. Bazkari batean batu ziren, baina aurretik eta geroztik ere, ekitaldi ezberdinak izan ziren, alaiak eta askotan hunkigarriak: Ikastolaren ibilbideari buruzko erakusketa, abesbatzaren agerraldia, egun ikasleak direnen dantza, kantaldia, etab. Ondoan dituzue argazkiak: 1 2 ... 7 ►
Sakondu

Hasi dira urteurreneko jarduerak Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 apirila, 2016
Apirilaren 13, 14 eta 15 egun bereziak izango dira Ikastolan, eta urteurren eta historiari buruzko jarduera ezberdinak burutuko dira etapa guztietan: hitzaldiak, kantaldiak, poesia errezitaldiak, egindako lanen erakusketak, ibilaldiak,… DBHn jarduera ezberdinak egongo dira, jakintzagai bakoitzaren arabera: ikus argazkian, Lengua-n egindako antzinako irakarkiak Laurori buruz. Batxilerrean, ostiralean izango dira jarduera guztiak. Haur Hezkuntzan, Ikastola bat ...
Sakondu

Urteurreneko Ur-polo txapelketa, apirilaren 3an ospatu da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 apirila, 2016
Urteurreneko kirol txapleketaren azken jardunaldia apirilaren 3an izan da, igandea, ur-poloko lehiaketekin. Hau izan da sailkapena: UMEAK: Deportivo Bilbao Santoña Lauro Ikastola GAZTETXOAK: Santoña Lauro Ikastola Deportivo Bilbao GAZTEAK: Deportivo Bilbao Lauro Ikastola Santoña Argazki galería: 1 2 ... 11 ►
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.