Euskera Lauron: 50 urteko konpromisoa

zatia

Abenduaren 3ko Euskararen Egunean, Ikastolan burutu ziren ekitaldi guztien artean, Haur Hezkuntzan bideo berezi eta berri bat grabatu zuten: grabaketa honetan Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten, Ikastolaren Euskararen aldeko 50 urteko konpromisoa erakutsi nahian.

Giro ezin hobean burutu zen grabaketa: ikasleen aurpegi irribarretsuak eta dantza ikustea baino ez duzue! Koreografia, Lehen Hezkuntzako ikasle talde batek erakutsi zien eta abestia, Nerea Zuloaga Haur Hezkuntzako andereñoak eta Iratxe Andikoetxea ikasle-ohiak egindako “Euskal Herrian euskaraz”en moldaketa da (Zubia-Santillana).

Eskerrik asko denoi!!!

IKUSI BIDEOA: MEDIALAURO

banner_media_lauro_eu


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.