Heldu dira Gabonak eta Olentzero Ikastolara

Goizeko lehen orduan heldu da urtero lez Olentzaro Ikastolara. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin eta Haur Hezkuntzakoekin egon da, hizketan eta kanari. haur Hezkuntzan, ikasleekin batera sartu da eraikinean ikasle guztiekin egotera.

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Kiroldegira abiatu dira gero, euren urteroko ekitaldia burutzera. Jarduera bikainak izan dira, lan eta esfortzu asko ekarri dutenak, baina emaitza, ezin hobea!! Bideoak ikusgai dituzue FAMILIAK atalean, Bideo Galeriak. Argazkiak ere, igotzen hasiak gara.

Bestalde, Batxilerren, ekitaldi oso berezia izan dute baita ere: euskara planean txertatuta dauden ekintzen artean, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta etorri zaizkigu Baga biga higa izeneko hitzaldi musikatuaren bitartez, azken mende honetako euskal musikaren historiaren transmisioaren kateari eustera. Ikasleekin XX. mendeko 60. hamarkadatik aurrera euskal musika nola eraldatu den kontatu digute eta tartean garai hartako abestiak ere jo dituzte. Amaieran gure ikasleek transmisioaren lekukoa hartu eta euren hamarkadako abestiak jo dituzte Eñaut eta Mikel Markezekin batera.

baga biga 1 baga biga 2

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENOI!!!

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.