Berrien artxiboa

Jakin-mina programan parte hartu zuten ikasleek ziurtagiria batu dute Unai Rementeriaren eskutik

Aurreko ostiralean, maiatzak 20, Lauroko DBH4-ko bost ikaslek, Bizkaiko Foru Aldundian, Jakiundeko Jakin-Mina ziurtagiriak jaso zituzten Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eskutik: Ane Garaizar Luengo, Ane Goikoetxea Oribe, Ekaitz Gorordo Rebolleda, Aitor Pedraz Serna eta Iñigo Sena Onaindia. JAKIUNDE erakundearen zereginetako bat gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren jakintza zabaltzea da. Hau dela eta, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera, Jakin-mina ...
Read more

Brasilen, Expozientzien azokan egon den taldea, hirugarren!!!

Batxilerreko Betabot taldea, Brasileko Milset Expozientzia azokara bidaiatu dena, hirugarren geratu da euren kategorian, “Hezkuntzan komunikazioa bideak zabaltzen” proiektuarekin. Zorionak lau ikasleei eta Amaia Pérez irakasleari, eta eskerrik asko denoi, eta bereziki bidaia posible egin duten enpresa eta partikularrei! Azken bi egunei buruz idatzi duten kronika gehitzen dizuegu: 21/5/2016 “Gaur sari banaketa da! Baina hau ...
Read more

Lauroko Jaia: programa, jarduerak eta lehiaketak

Datorren ekainaren 4an, larunbata, Lauro Ikastolako jaia izango da. IKUS Egitaraua15-16 Egitarauan dauden beste jarduera eta Futbol-7 eta Saskibaloiko Minien partidez gain, honako jarduerak izango dira gurasoak ere parte hartzeko: 12:00-14:00: Futbol 7 txapelketa gurasoentzako. Aurretik izena eman beharko duzue, izen emate orri hau betez. Bidali info@behekosoloaxxi.com helbidera maiatzak 30 baino lehen baino lehen. 11:30-13:00: ...
Read more

Brasileko zientzia azokan dauden Betabot ikasle-taldearen berriak

Brasilen zientzia azokan dauden ikasleek, kronika laburtxu bat bidali digute, azokaren hasierari buruz: 17/5/16 Merkatuan amaitu ondoren, taxi bat hartu dugu eta hotelera abiatu gara. Hotelera heldu eta igerilekura sartu gara. Arratsaldeko seietan, lehiaketa ospatzen den lekura joan, “check in”-a egin eta posterra eskegi dugu. 18/5/16 Txapelketako lehenengo eguna heldu da! Oso goiz altxatu eta ...
Read more

DBH 4ko ikasleak “Kultura Ondarea” sarira aurkeztu dira eta bideo batzuk finalistak dira

DBHko 4. mailako ikasleek, Euskara ikasgaian, Euskal kultura ondarean oinarritutako ikus-entzunezko lanak egin dituzte 2. ebaluazioan zehar. Guztira, 20 bideo baino gehiago egin dituzte eta horietatik 9 Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Kultura ondarea izeneko lehiaketan finalistak dira. Ikusteko deia  egin nahi dizuegu eta bestetik jokoan dagoen saria, Irlandara bidaia, eskuratzen laguntzeko facebooken bidez dagoen orrialdean, ...
Read more

Fernando Aranak eta Ander Fdez.de Larreak Batxilergoko 1.saria jaso dute DB sarietan

Errenteriko Lanbide Heziketako Don Bosco institutuak DB Sarien VI. edizioa burutu du maiatzaren 14an. Sari hauek hezkuntza esparruko DBH, Batxilergoa eta Heziketa Ziklokoetako ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko sortu ziren. Lauro Ikastolako Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrrea, Amaia Perez irakasleez gidatuta aurkeztu ziren eta lehen saria lortu dute “Piezoelektrizitatearen ...
Read more

Pagasarrira igoera, urteurreneko beste ekintza bat burututa

Maiatzaren 15ean, igandea, Pasagarrira igoera izan da, Ikastolako 50. urteurreneko beste ekintza bat burutuz. Eguraldiak ez du lagundu hasierako orduetan, baina guraso eta ikasle asko animatu dira eta igoerari ekin diote. Giro bikaina sortu da tontorrean, trikitixaz ere lagundurik. Eskerrik asko denoi!!! Argazki galeria bat jarri dugu atal pribatuan, “Ospakizunak” atalean.
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences