Migrazio eta integrazioari buruzko hitzaldiak DBH 3n
Aste honetan, eta Zubietxe Elkartearen eskutik, Amadou Loum artista plastiko senegaldarra DBH3ko talde guztiekin elkartu da, bere migrazio eta integrazio esperientzia eta bizipenak gure ikasleekin partekatzeko. Solasaldietan, Amadouk ikasleen galdera mamitsu ugariei erantzuna eman die. Gizarte ikasgaiaren barruan, migrazioak sakonki landu dituzte 2. ebaluazioan, eta immigrante bat elkarrizketatzeaz gain, egungo migrazio puntu-beroen inguruko minidokumentalak ekoitzi dituzte. ...
Read more

