Berrien artxiboa

DBH 4ko lau ikaslek hartu dute JAKIUNDEko JAKIN-MINA agiria

JAKIN-MINA agiriak maiatzaren 8an eman zituen, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Hezkuntzako Sailburuak, Cristina Uriartek, JAKIUNDEko presidentea, Jesus Ugalde, eta Museoko zuzendari eta Jakiundeko akademikoa, Miguel Zugaza, ekitaldian zeudelarik. Lauroko ikasleak dira Ainhoa Solbiati Uriarte, Naroa Etxebarria Abrisketa, Iñigo Goiriena Zugazaga eta June Abasolo Miquelarena. Museoko Auditorium-ean agiriak eman eta gero, Miguel Zugaza zuzendariak Museoaren jatorria ...
Read more

Irailaren 10ean hasiko da 19/20 ikasturtea

Maiatzaren 28ko Eskola Kontseiluaren batzarrean erabaki denez, 19/20 ikasturtea irailaren 10an hasiko da etapa guztietan. Ikasturteko azken egunak ekainaren 18an Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta Bigarren Hezkuntzan ekainaren 19an izango dira. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: Azaroak 1: Domu Santu jai-eguna. Abenduak 6: Konstituzio jai-eguna. Abenduak 20, ostirala: azken klase eguna Gabonetako opor aurretik. Urtarrilak ...
Read more

Bi literatura sari Aiala Garabieta ikaslearentzat

DBH 2Dko ikasleak, Aiala Garabieta Oribek, Ramón Rubial Ikasleentzako Narratiba Lehiaketan bigarren saria lortu zuen, Euskalduna Jauregian hartu zuena, bere ikaskideekin batera. Bestalde, “BizkaIdatz Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da” Literatura Lehiaketan, bigarren saria irabazi berri du, zeinetan gazteen sormen gaitasuna sustatu nahi den, idatzitako liburu baten jarraipena idatzi behar baita. Zorionak!
Read more

Sari literarioa: Alvaro Villamerielek, 3. Saria Coca-Cola Narrazio Laburren Lehiaketan

Maiatzaren 17an banatu ziren Talentu Gazteen Coca-Cola Lehiaketa Narrazio Laburren 16. Edizioko sariak, Guggenheim Museoan: Alvaro Villamerielek, DBH 2Bko ikasleak, 3. Saria jaso zuen, Bizkaiko B sektorean. Zorionak! Ondoko argazkian DBH 2tik aurkeztutako ikasleak dituzue, martxoan egindako froga aurretik, Deustuko Unibertsitatea- Komertzialaren Eraikina aurrean. Bertan sormenezko estimulu bat eman zitzaien, narrazioa idazteko abiapuntua izango zena. ...
Read more

Giro ederra, elkarlana eta sariak Muskizeko FORMULA 24 lasterketan

Maiatzaren 19, igandea, Somorrostro Ikastetxeak antolatzen zuen kotxe elektrikoen lasterketan parte hartu zuten Lauro Ikastolan DBH 1en erikitako 5 kotxeek, Kid’s kit-car proiektukoak, alegia. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, giro ederra egon zen parte hartu zuten 9 taldeen artean: bost Laurokoak, eta beste ikastetxeetako lau. Sariei dagokienez, Lauro Ikastolak lortu zituztenak izan ziren: 1C taldea, ...
Read more

Euskadiko Txapeldunak Minibasket-ean?

Saskibaloiko Minibasket A taldeak asteburu honetan eta hurrengoan Euskadiko txapeldun izateko aukera izango du Ortuellako Udal kiroldegian. Animatzera joan nahi baduzu, gonbidatuta zaude. Aupa Lauro!!! Ordutegia: Maiatzak 26, igandea, 12:15: LAURO IKASTOLA – OINTXE ARRASATE SASKIBALOI TALDEA (GIPUZKOA) Ekainak 1, larunbata, 12:00: LAURO IKASTOLA –  ARASKI (ARABA)
Read more

EHUko Matematika Lehiaketan sarituak

Ostiralean, maiatzak 17, familiak eta Ikastolako arduradunak lagunduta, EHUak antolatutako Udaberriko Matematika XXIII Lehiaketaren sari-banaketara hurbildu ziren ikastolako sarituak. Lauro Ikastolatik aurkeztu ziren ikasleen artean, hauek izan ziren sarituak kategoria bakoitzean: 0 MAILA, Lehen Hezkuntzako 4. maila: Ekain Garai Fernandez-Basabe Jun García Madroñal Aimar Intxausti Aragonés I MAILA, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak: Malen ...
Read more

Lauroko Jaia, ekainaren 1ean, larunbata

Datorren ekainaren 1ean, larunbata, Lauro Ikastolako jaia izango da, DBH4ko ikasleek antolatzen dutena euren guraso eta Ikastolako pertsonalaren laguntzaz (ikusi egitaraua behean). Aurtengo berrikuntzen artean, Ahobizi eta Belarriprest-en presentzia, Jinkana, Antzerki tailerra eta Dron hegalariaren erakusketa aipatu ditzakegu. ESKOLA KIROLEKO IKASLEEN PARTIDAK: LH 5. ETA 6. MAILAK: Futbol 7: 10:00-11:30 (9:30etan Behekosoloan): Lauro Futbol 7ko ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences