Giro ederra, elkarlana eta sariak Muskizeko FORMULA 24 lasterketan

Maiatzaren 19, igandea, Somorrostro Ikastetxeak antolatzen zuen kotxe elektrikoen lasterketan parte hartu zuten Lauro Ikastolan DBH 1en erikitako 5 kotxeek, Kid’s kit-car proiektukoak, alegia.

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, giro ederra egon zen parte hartu zuten 9 taldeen artean: bost Laurokoak, eta beste ikastetxeetako lau.

Sariei dagokienez, Lauro Ikastolak lortu zituztenak izan ziren:

  • 1C taldea, “Makinak”: aurkezpenari 2. saria lortu zuten, sailkatu zirenen artean, talde gazteena izanik.
  • 1D taldea, “Lauro on fire”: “Greenpower spirit” saria, talde-lana eta erakutsitako elkartasunagatik.

Zorionak denoi egindako lanagatik eta eskerrik asko parte hartu zuten guraso boluntarioei.

Hurrengo hitzordua maiatzaren 26an dugu, Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategorian, St. George ikastetxeak antolatuko duen lasterketan.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.