Berrien artxiboa

Lauroko ikasleak European Youth Parliament-eko fase nazinoalerako sailkatuak

Aurrekoan informatu genuenez, Batxiler lehen mailako sei ikaslek European Youth Parliament-eko lurralde-saioetan parte hartu zuten eta sailkatuak izan dira fase nazionalean parte hartzeko, apirilean, Bartzelonan izango dena, alegia. Epai-mahaiak irizpide ezberdinak izan ditu kontuan Lauro Ikastolako ikasleak aukeratzeko, hau da: Jarrera eta gizatasuna. Komunikaziorako gaitasuna eta ingelesa. Kontzientzia akademikoa eta giza-politikoa. Talde orekatua izatea. Aurkeztu ...
Read more

Maite Mugira, Gernika Saskibaloi Klubeko jokalariak, saio teknikoak egingo ditu Lauron

Maite Mugira, Gernika Saskibaloi Klubeko jokalaria eta Ekonomia irakaslea da Lauro Ikastolan. Gernika Saskibaloi Klubean, gaur egun, Euskadiko nesken lehenengo mailan jokatzen du eta bere ligako anotatzailerik onena da. Kirol-ibilbide luze eta arrakastatsua du, Bizkaiko eta Euskadiko selekzio guztietan parte hartu izan baitu eta Espainiako hainbat txapelketetan jokatu du, bai Euskadiko selekzioarekin zein bere klubarekin. ...
Read more

Plastikozko ozeanoak: DBH 4ko Plastika iritzi-proiektuaren erakusketa Behekosoloan

Aurreko 18/19 ikasturtean, DBH 4ko Plastika arloko ikasleek iritzi-proiektu bat burutu zuten, zeina, iragarri genizuenez, San Jose De Calasanz ikastetxeak antolatutako “Ekonomia Zirkular”aren inguruko jardunaldietan aurkeztua izan baitzen. Ikasleen esanetan, “Proiektuan, ingurumenari buruz dugun iritzia adieraztea erabaki dugu. Ozeanoetan plastikoek eragiten dituzten kalteak salatu nahi ditugu, eta horretarako plastikoekin irudiak egingo ditugu.” Oraingoan, ikasleen lanak Behekosoloan izango ...
Read more

“Gela berdea” ekimena Europan lehiatzeko hautagai izango da, “Hezkuntza-erakundeen” kategorian

Urtero “Hondakinak murrizteko Europar astea”n parte hartzen dugu, Ikastolan egiten dugun ekintzaren bat erregistratuz. Aurten, Lehen Hezkuntzan burutzen den “Gela berdea” ekimena inskribatu dugu eta Europan lehiatzeko hautagai izateko aukeratua izan da “Hezkuntza-erakundeen” kategorian. Gure ekimena orrialde honetan erregistraturik dago: European Week for Waste Reduction. “Gela berdea” saria goizeetako jolastorduetan fruta gehien jan eta hondakin ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences