Plastikozko ozeanoak: DBH 4ko Plastika iritzi-proiektuaren erakusketa Behekosoloan

Aurreko 18/19 ikasturtean, DBH 4ko Plastika arloko ikasleek iritzi-proiektu bat burutu zuten, zeina, iragarri genizuenez, San Jose De Calasanz ikastetxeak antolatutako “Ekonomia Zirkular”aren inguruko jardunaldietan aurkeztua izan baitzen.

Ikasleen esanetan, “Proiektuan, ingurumenari buruz dugun iritzia adieraztea erabaki dugu. Ozeanoetan plastikoek eragiten dituzten kalteak salatu nahi ditugu, eta horretarako plastikoekin irudiak egingo ditugu.”

Oraingoan, ikasleen lanak Behekosoloan izango dituzue ikusgai, Plastikozko ozeanoak erakusketan, proiektu osoa azalduz eta emaitzak erakutsiz.

Proiektuaren zehaztasun guztiak Plastikako webgunean dituzue ikusgai: plastika4 taldearen IRITZI PROIEKTUA


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.