Berrien artxiboa

Eskola sukaldea, pil-pilean!

Lehen Hezkuntzako Eskola-sukaldea topera dabil lanean azkenaldian jarduera ezberdinekin: baratzeko produktuak eta labeak izan dira protagonistak oraingoan. LHko 4. mailan entsalak egin dituzte, Barelikos arloan, eskola-baratzean batutako urazekin eta gela bakoitzeko ikasleek etxetik ekarritako osagaiekin. Lehen mailan, gelaka eta burbuiak errespetatuz, ogia egin dute, ohikoa den jarduera, baina aurtengo zailtasunak kontuan izanik, esfortzu berezia eskatu ...
Read more

Martxan dira INSPIRA saioak neskengan teknologia eta zientziarako bokazioak sustatzeko

Dagoeneko laugarren urtez, martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Neska zein mutilek hartzen dute parte, talde berezituetan, eta edukiak modu ezberdinez lantzen dituzte neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz, taldeko mentoring teknikari jarraituz. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta Innobasqueren lankidetza du Euskadin. Aurten euren eskutik datozen mentore-aholkulariak dira Amaia ...
Read more

Sari banaketak Lehen Hezkuntzan: “Gela berdea” eta Gabonetako marrazki lehiaketa

Abenduan, Olentzero egunean, Marrazki lehiaketa ospatu zen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan. Tutoreek gelaka eginiko lehen hautaketa baten ostean, Marrubi Taldeak, Euskara Planaren sustatzaileek, maila bakoitzeko 3 marrazkirik onenak aukeratu zituzten. Marrazki lehiaketa honetako sari banaketa Gabonetako Behekosoloko ekitaldian egiten ohi dugu, baina aurtengo egoera dela eta, ekitaldi xumeago bat burutu behar izan dugu: ...
Read more

Filosofia Olinpiada: Lauroko bost ikaslek hartu dute parte

Urtarrilean Filosofiako III Olinpiadak ospatu dira Euskadiko ikastetxeen artean. Aurtengo egoera dela-eta, online egin behar izan dituzte ikasleek haien iruzkinak, unibertsitatean elkartu beharrean. Olinpiadaren gaia “Askatasuna edo segurtasuna?” galderaren inguruko hausnarketa izan da eta Lauroko ondoko ikasleek ere parte hartu dute euren lanak aurkeztuz: Naroa Loroño, Helen Zarragoitia, Itziar Rodriguez, Leire Mancisidor eta Telmo Tudiri. ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences