Berrien artxiboa

Ane de la Sen eta Nahia Alkorta, Marrazketa Solidarioaren IV. Lehiaketan irabazle

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailako ikasleek ICLIk eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoak (COIIB) partekatutako ekimen batean parte hartu dute, Marrazketa Solidarioaren IV. Lehiaketan, alegia. Edizio honetako gaia GJH laugarren helburua izan da, hau da, hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzen duena. Bigarren zikloko ikasle guztiek marrazki bidali zuten. Arduradunek maila bakoitzean marrazki bat nabarmenduko zuten ...
Read more

Zein errugbi egun polita!

Lauroko jokalariak Bizkaiko ehun neska-mutil baino gehiagorekin aritu ziren Ikastolako Gaztaiñazpi zelaian, abenduaren 18an. Errugbiaz gozatu ahal izan genuen Universitario Bilbaoren eskutik, goizean zehar partida ezberdinetan lehiatu ziren Lauro-UNIR taldeekin. Jardunaldi arrakastatsua izan zen, neska-mutil asko ibili baitziren kirol honetan lehen urratsak ematen, eta ondoren, taldekide eta aurkari guztiek, hirugarren denbora bikaina partekatu zuten Behekosoloako ...
Read more

Orientazio profesionala: “Industria Erronka” proiektuan hartuko dugu parte FVEMen eskutik

Abenduaren 21ean Batxiler Teknologikoko 1. eta 2. mailetako ikasleek, MANUFACTURAS ELÉCTRICAS S.A.U. – MESA enpresako bisita jaso dute Industria Erronka proiektuaren barruan. Lauro Ikastolak Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM) antolaturiko programa honetan parte hartuko du, ikasleei prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera emateko, eta Bizkaiko industria ezagutzeko. Finean, STEAM bokazioak sustatzeko. Ikasleei Bizkaian ...
Read more

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finalean DBH 4ko Euskal LaboraTegiko ikasleak

Larunbatean, abenduak 18, DBHko 4. mailako ikasle batzuek, irakasleek lagunduta, aukera izan zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finala bertatik bertara jarraitzeko. Azken hilabetean Euskal LaboraTegiko ikasleek bertsolaritza munduan murgildu eta gero, finalaren zirrara sentitzeko aukera izan zuten. Finalean zortzi bertsolari lehiatu ziren eta, buruz burukora, Nerea Ibarzabal Salegi eta Jone Uria Albizuri iritsi ziren. Azkenean Nereak ...
Read more

Ikastolako Energia Berriztagarrien Plana eredugarri, beste ikastetxeentzat

EEE-EVEko (Energiaren Euskal Erakundea) arduradunak Ikastolan izan dira gure Energia Berriztagarriak txertatzeko Plana ezagutzeko, erakunde honek ikastetxeentzat egin nahi duen Plan baten eredu eta oinarri bezala. Haur Hezkuntzako eraikinean aurten burutu diren eraberritze lanak baliatuz, energia jasangarriak erabiltzeko instalazioak egin ditugu eraikinean, eta etorkizunean martxan jartzeko beste batzuk ere dagoeneko aurreikusita daude. Batetik, aeroterminako instalazioa ...
Read more

Musikaz gozatzen Haur Hezkuntzan: Gabonetako kontzertua

Gabonetako kontzertua izan dugu Haur Hezkuntzan eta maila guztietako ikasleek musikaz gozatu ahal izan dute. Auditorium-era abiatu dira goizez, txandaka, eta musikariek, ikastolako ikasle-ohi eta guraso, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko partaide direnak, kontzertu bikaina eskaini diete Gabon kantak interpretatuz, bestelako musika piezekin batera. Ikasleak abestera ere animatu dira! Eskerrik asko, eta gora musika!
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences