Berrien artxiboa

Martxan da Lehen Hezkuntzako aerotermia instalazioa

Lehen Hezkuntzako eraikinean burututako aerotermia instalazioa martxan da dagoeneko. Hamar energia-sorgailu instalatu dira, gasoileko galdara ordezkatuz, energia jasangarrien aldeko apostua eginez eta Ikastolaren energia mota horiek barneratzeko programa orokorrari jarraituz. Sistema honen funtzionamendua sortutako aplikazioan ikusi daiteke (ikus argazkiak). Instalazioa eraikineko arkitekturarekin integratu nahi izan da zurezko xaflekin estaliz. Lan hauek burutzeko eraikinetan energia birgaitzeko ...
Read more

Salgai futbol lurralde taldeko kamiseta

Denboraldi hasieran informatu genuenez, aurten, lehen aldiz Lauroko ibilbidean, ikasle-ohiez osotutako futbol taldea dugu Lurralde kategorian. Taldearentzako kamiseta berria definitu zen, lehen euskal selekzioetan inspiraturik, Lauroko talde federatuetan ohikoa izan denez, eta ikasle-ohien taldeak eginiko iradokizunez osotua. Arro gaude emaitzarekin eta kamisetok salgai dituzue Behekosoloko on-line dendan, eta kiroldegian bertan batu ditzakezue, Lauro Ikastolaren izena ...
Read more

DBH 4ko talde bat saritua Super Coder Programazio I. Lehiaketan

Abenduaren 14an ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketaren Finala ospatu zen Guggenheim Museoan eta DBH4-ko Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiak bertaratu ziren, Leire Andikoetxea irakasleak lagundurik. Bost ikastetxek parte hartu dugu lehen edizio honetan eta ikasleei proposatu zitzaien erronka programazioan oinarritutako  mugikortasun jasangarriagoa lortzeko eta klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko irtenbide bat eskaintzea ...
Read more

Lauroko Junior A taldea, Euskal Ligan!

Zein arratsalde zirraragarria eta ahaztezina abenduaren 16koa! Ikastolako Junior A taldeko neskek historia egin zuten Unamunori gailenduta, Euskal Ligara igotzea lortuz. Laurok euskal saskibaloiaren maila gorenean postu bat lortzen duen lehen aldia da. Ez hori bakarrik: ikastetxe bateko ikasleez osotutako talde batek sailkapen hori lortzen duen lehen Ikastola da. Hau balentria! Partidak familia, lagun eta beste ...
Read more

“Gerra gatazkak” aztertu ditu Xabier Madariagak Batxilerreko ikasleentzat

Abenduaren 13an “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi zikloko saio berri bat izan dugui. Xabier Madariaga Idirin kazetaria izan dugu 1. Batxilerreko ikasleekin, “Gerra gatazkak kazetaritzaren ikuspegitik” titulupean. June Ezpeleta Larrazabal eta Peio Tagliavia Rodriguez izan dira saioaren aurkezleak, eta Xabierrek ikasleen galderei erantzun die. Xabier Madariaga Idirinek (1981), bere ikasketak Lauro Ikastolan burutu zituen ...
Read more

2030 Agendako arduraduna BBK Kliman ospatu den “Hezkuntza klimatikoa: jasangarritasuna ekinean” jardunaldietan izan da

Ikastolako 2030 Agendako arduradunak, gaur, abenduaren 1ean, BBK Kliman ospatu den HEZKUNTZA KLIMATIKOA: JASANGARRITASUNA EKINEAN jardunaldietan parte hartu du.  Ikastolako 2030 Agendako arduradunak KLIMA BABESETEKO EKINTZA Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan azaldu du, Ikastolan klima larrialdiari aurre egiteko, klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzeko eta hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako ahalmena hobetzeko zehaztuta ditugun ekimenak azalduz. Jardunaldia UN Etxeak sustatu du, ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences