Lauroko Junior A taldea, Euskal Ligan!

Zein arratsalde zirraragarria eta ahaztezina abenduaren 16koa! Ikastolako Junior A taldeko neskek historia egin zuten Unamunori gailenduta, Euskal Ligara igotzea lortuz. Laurok euskal saskibaloiaren maila gorenean postu bat lortzen duen lehen aldia da. Ez hori bakarrik: ikastetxe bateko ikasleez osotutako talde batek sailkapen hori lortzen duen lehen Ikastola da. Hau balentria!

Partidak familia, lagun eta beste taldeetako jokalari asko bildu zituen, denetarik izan zuen partidaz gozatzera etorri zirenak. Lauroko jokalariek hasiera txar baten ondoren indarrak ateratzen jakin zuten eta azken unera arte borrokatu zuten markagailuari buelta emanez. Azken txistuarekin eromena piztu eta jokalariek gure Ikastolaren historian beti leku berezia gordeko duen garaipena ospatu zuten.


Unamunoko taldea ere zoriondu nahi dugu, azken unera arte aurre egin ziotelako eta partida ederra utzi zigutelako. Saskibaloi bikainaz gain, jarrera, portaera eta formak modu positiboan nabarmendu ziren. Zorte on bigarren fasean! Eta gure jokalariei… Zorionak neskak, txapeldunak zarete! 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.