Berrien artxiboa

Iraia Azcona eta Telmo Moratallak irabazi dute Fair Saturday Fundazioko “Pentsatzeko Ipuinak” lehiaketa

Fair Saturday Fundazioak antolatzen duen “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan, Lehen Hezkuntzako 3-4 mailako kategorain, LH 3ko Iraia Azcona Mandaluniz eta Telmo Moratalla Amenabarrek irabazi dute. Maila bereko beste bi ikaslek ere, aipamen berezia lortu dute: Ariane Anasagasti eta Andere Mallona. Fair Saturday Fundazioak “Pentsatzeko Ipuinak” ekimena abiarazten du, haur eta gazteei zuzendutako literatur lehiaketa, alegia, sormen ...
Read more

Bi talde sarituak Elhuyar Zientzia Azokan

Lauro Ikastolako DBHko 1. , 3. eta 4. mailetako sei lan-talde izan ziren Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan, maiatzaren 22tik 25era, zeinetan ikastetxe ezberdinetako 800 ikasle inguruk parte hartu zuten. Gure ikasleok burututako proiektu zentifiko-teknologikoak aurkeztu zituzten, “Biologia” eta “Ikerketa Faktoria” jakintzagaietan garatutakoak, Oihane Uriarte, Amaia Perez eta Esther Atela irakasleekin. Zorionak denoi egindako lanagatik!
Read more

Ohorezko Matrikulak eta Bikaintasun Agiriak

Batxiler 2. mailako ohiko ebaluazioa amaituta, Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun agiriak banatu dituztet Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerrekoak eta tutoreek. Ohorezko Matrikulak izan dira: Paule Fano Ayo, Naroa Unzilla Higero, María Acasuso Zorrilla, Laura Castellanos Iruretagoyena, Gaizka Bermejo Puertas, Ane Galarza Bilbao eta Adirane Serna Gago. Bikaintasun Agiria lortu dutenak, hau da, 8,75tik gorako batez-bestekoa, izan dira: ...
Read more

Agurra egin diogu Ikastolako 46. promozioari

Maiatzaren 17an ospatu dugu Ikastolako 46. belaunaldiaren agurra (2009-2024), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,… Ekitaldiak, urteurrenarekin harremandutako une hunkigarria ere izan zuen: 1970. hamarkadan Sabin Lopez de Guereñok, “Ikusi mendizaleak”en egilea ere badenak, idatzitako Ikastolako ereserkia abestu zuen Ikastolako ...
Read more

Granadako Zientzia Azokan izan dira DBHko hiru ikasle

“Marterako Bidaiariak” taldeak, Hegoa Hernando Akesolo, Eunate Krutxaga Gomez eta Lucia Uribe Lamadrid, maiatzaren 11n, Granadako 26ª Feria de la Ciencia-n parte hartu zute, Esther Atela eta Oihane Uriarte irakasleak lagundurik. Talde honek Elhuyarrek antolatutako 2023ko Zientzia Azokan euren kategoriako hirugarren sarituak izan ziren eta hauxe izan zen, hain zuzen, lortutako aitormena. Granadako hezkuntza saileko ...
Read more

“Aitamari” itsasontziko boluntarioak izan ditugu Lauron

Lehen Hezkuntzako 6. mailako “Ikas-komunitatea” hitzaldietan, maiatzaren 2an Aitamariko bi boluntario izan ditugu euren jarduerei buruz hizketan. Migrazioak nolakoak eta zergatik gertatzen diren, erreskateak zelan egiten dituzten, eta beste hainbat zehaztasun azaldu dizkiete aurretik gaia gelan landu duten 6. mailako ikasleei. Ikasleek hainbeste galdera egin dizkiete, gaiarekin oso interesatuta, eta euren hitzaldia eskertzeko, baratzeko produktuen ...
Read more

Prest uda gurekin pasatzeko!

2024ko Udako Kanpusen eskaintza prest dugu: ondoan duzue jarduera guztiak batzen dituen dokumentua: euskara landu, kirolak, baratza eta eremu naturala, eta aurten ingeles eskaintza berria EdukaBilbao – Hey! akademiarekin. Izen-emate epea: maiatzak 3 – ekainak 9. Kontuan izan eduki hau beti duzula eskuragarri webgunean KLIKATU HEMEN.
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences