Berrien artxiboa

LauroLan praktika profesionalak amaitu dituzte Batxiler 1eko ikasleek

Ekaineko azken egunetan burutu dute Batxiler 1. mailako ikasleek “LauroLan” programa, hau da, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten enpresen zerrenda: Eskerrik asko Laur@Lan programa posible egiten duzuen ...
Read more

Elkartasun merkatu arrakastatsua aurten ere!

Ekainaren 10ean, Lehen Hezkuntzako ikasleek etxetik ekarritako liburu eta mahai-jolasekin urteroko “Elkartasun merkatua” burutu zuten: euro baten trukean, ikasle bakoitzak liburu edo jolas bat erosi zuen, giza-ordezkariek kudeatu zuten merkatuan. Batutako dirua 775 € izan da eta dagoeneko ICLI – Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteari komunikatu diogu, eurek baitira Indiako Premdham egoitzara helarazten dutenak. Indiako egoitzan poz ...
Read more

Ikas-komunitateko hitzaldiak amaitu dira Lehen Hezkuntzan

“Euskara – Ikaskomunitatea” proiektuan parte hartzen dute Ikastolako guraso, senitarteko eta kolaboratzaileek Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan. Hitzaldi hauen bidez, euskararen inguruko sentsibilizazioa eta motibazioa eragin nahi dugu, hizlariek gai ezberdinak jorratzen baitituzte, euren profesio edota afizioen inguruan, ikasleentzako euskaraz mintzatzen direnen eredu bihurtuz. Eskerrik asko boluntario guztiei! Asko gozatzen eta preziatzen dugu zuen ...
Read more

Amaitu dira ekaineko ikastaro bereziak Batxiler 1eko ikasleentzat

Batxiler lehen mailako azken ebaluazioa amaituta, ohiko deialdian dena gainditu duten ikasleentzat azken egun lektiboetarako antolatzen diren ikastaro bereziak amaitu dira ekainaren 7an. Azken zortzi egun lektibo hauetan, ondoko ikastaro hauetara apuntatzeko aukera izan dute, ikasleen kurrikulua eta konpetentziak osotzen lagunduko diena, metodologia parte-hartzaile eta ludikoa erabiliz, eta kasu batzuetan, agiri ofiziala lortuz:
Read more

Zorionak DUAL Batxiler Titulu bikoitza lortu duten ikasleei

Ikasturte honetan, hamalau dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Asier Agirre Arce, Jon Belaustegui Barriocanal, Unai Belaustegui Casorran, Katalin Eguren Pereira, Jon Elorriaga Sobrado, Pablo Etxeberria Sesar, June Ezpeleta Larrazabal, Unai Gerenabarrena Salicio, Olivia Ibarra Gomez, Beñat Oskila Arrieta, Marina Quijano Iruretagoyena, Leire Ramirez Ruiz-Longarte, Xabier Uriarte Ansorena eta Amaia Zubizarreta ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences