Berrien artxiboa

LauroLan praktikak: ekintza sendo eta arrakastatsua

Ekaineko azken egunetan burutu dute Batxiler 1. mailako ikasleek “LauroLan” programa, hau da, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten enpresen zerrenda: Eskerrik asko Laur@Lan programa posible egiten duzuen ...
Read more

Bi saritu Lehen Hezkuntzan Fair Saturday-ko lehiaketan

Ekainaren 14an Bilboko Bidebarrietako liburutegian banatu dira Fair Saturday fundazioak antolatutako “Pentsatzek ipuinak” literatur lehiaketaren sariak. Haur eta Gazteei zuzendutako VIII. edizio honetan, Bizkaia osoko 25 ikastetxek eta 1.100etik gora ikaslek hartu dute parte lau kategoria ezberdinetan. Lehen kategorian, Lauro Ikastolako 4. mailako bi ikasle izan dira sarituak “Bakardadea” gai jorratuz: Ian Orio Arnaiz eta ...
Read more

Lauroko Jaia ekainaren 7an ospatu genuen

Ekainaren 7an Lauro Ikastolako Jaia ospatu genuen DBH 4ko ikasle eta gurasoen laguntzaz, Ikastolako arduradunek kudeatutako jardunaldian. Ohi denez, denetariko jarduerak izan genituen: tailerrak, kirolak, auto elektrikoetan ibiltzeko aukera, dantzaldi eta erromeria, zozketak, bingo-musikala, eta beste hainbeste. Familien atal pribatuan hainbeste argazki igo ditugu eta hemen duzue laburpen-bideo bat. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, ...
Read more

Txitoen eta euren hazkundearen abentura: baratza eta oilotegi proiektua

Gure 5 urteko ikasleak proiektu berezi eta zirraragarri batean protagonista izan dira ikasturte honetan ere, baratza eta oilotegian bertako animalia eta landareekin bizikidetzan. Azken hilabetean baratzeko eta oilotegiko hesia egokitzen aritu dira, haien arteko elkarlana eta koordinazioa ezinbestekoak izan direlarik lan horietan. Beste alde batetik, Sebastian oilarra eta Klementina eta Anastasia oiloek errundako arrautzak jaso, ...
Read more

Ekaineko jarduera bereziak martxan Batxiler 1. mailako ikasleentzat

Ekaineko azken egun lektiboetan, azken ebaluaketan ikasturtea gainditu duten ikasleentzat, jarduera eta ikastaro bereziak antolatzen ditugu. Aurten: Antolatutako jarduerak kurrikuluaren osagarri garrantzitsua dira, bai eta ikasleen konpetentzien errefortzua ere, metodologia parte-hartzaile eta ludikoa erabiliz. Jarduera hauetan, agiri edota titulu bat lortzeko aukera ere badago, ikaslearen kurrikuluma osotzeko interesgarria.
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences