Berrien artxiboa

USaP-eko notak berriz, goraka. ZORIONAK!

Laugarren urtez, Lauro Ikastolako USaP azterketako notak goraka egin du eta 7,7koa izan da, gure ikasleen azken hamazazpi urteetako 7tik gorako batezbestekoa konfirmatuz. Kontuan izan behar da ikasleen %95 aurkeztu dela ohiko deialdian, azken hamar urteetako mediaren %89aren gainetik. USaP frogako azterketen egituran aldaketak egon dira, gaitasunetarantz bideratutako galderek indar hartu dutelarik. Dirudienez, horrek eragina ...
Read more

Kiroldegiko ikastaroak 25/26

Prest dago 25/26rako ikastaroen eskaintza Lauroko bazkide zein bazkide ez direnentzako. Atal honen amaieran inprimaki osoa duzue eskuragarri. Ikastarotako informazioa, urte osoan ikusgai dago esteka honetan: KLIKATU IKASTAROAK ATALA. Izen-emate epea zabalik dago uztailaren 16tik irailaren 8ra arte. Gainontzeko epeak dira: Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela ...
Read more

Hilerokoa gutxituko dugu 25/26 ikasturterako

Kontseilu Errektoreak, uztaileko bileran, hurrengo ikasturterako aurrekontuak, hilerokoak eta ekarpenak onartu zituen. Ikasturte honetan hilerokoa murriztuko dugu; izan ere, Eusko Jaurlaritzak finantziazioa handitzea aurreikusten du Aholkulariaren/Orientatzailearen partidetan eta irakasle ez direnen moduluan. Aurrekontuei, inbertsioei eta hileroko eta ekarpenen xehetasunei buruzko informazio guztia familien atal pribatuan duzue, KOOPERATIBA atalean.
Read more

25/26 ikasturteko informazioa

Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 25/26” dokumentuak, atal pribatuan ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK – PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen inprimatutako alea iraileko lehen eskola egunetan helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Kontuan izan edukirik gehienak dagoeneko eskuragarri dituzuela webgunean, eta ikasturtea hasi eta egokiketa edota zuzenketak egonez gero, bertan egiten direla: IDAZKARITZAKO UZTAILEKO ORDUTEGIAK:
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences