Berrien artxiboa

Ez da soilik zure arazoa; gurea ere bada

Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagertarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, hainbat jarduera burutuko dira Ikastolan, etapa guztietan, edukiak ikasleen adinaren arabera egokituz. Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko hausnarketa egitea da burututako jardueren helburua, prestakuntza akademikotik haratago, baloreak landu nahi ditugulako, errespetuzko harremanak eta osasuntsuak, kasurako.
Read more

Madrileko UECoE-ren jardunaldietan parte hartu dugu

Azaroaren 24an, UECoE-Espainiako Irakaskuntza Kooperatiben Batasunak Madrilen ospatu du “VII Jornada Las Cooperativas de Enseñanza y su papel en la Agenda2030″ irakaskuntzako kooperatibek 2030 Agenda-n duten papera plazaratzeko. 2025 urtea Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu zela kontuan hartuta, eta “Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute” lelopean , Nazio Batuek kooperatibei dei egiten diete garai hau balia dezaten ...
Read more

Euskara, aisia eta kirola Gabonetako kanpusean

Gabon oporraldietarako kanpus txanda bat eskainiko dugu Behekosoloa Kiroldegian, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere, 3 eta 16 urte bitartekoentzat. Euskaraz disfrutatu, kirola egin eta ondo pasatu! Izen ematea: eskaintza dokumentuan azaltzen denez, Lauroko bazkideek Alexia bidez egin behar dute; eta Lauroko bazkide ez direnek, atal honetan klikatuz topatuko duzuen izen-emate orriarekin. Izena-emateko ...
Read more

“Enpresen ekosistema bat behar dugu. Sare bat ehuntzeaz ari gara, gure nortasuna izan den zerbait.”, Amaia Gorostiza Telleria

Amaia Gorostiza Telleria Laurora etorri zaigu “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” saioan parte hartzera eta, Enrique Saez Uribarrirekin batera, enpresa-munduaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egin dute, Garazi Moranek eta Álvaro Escuderok aurkeztutako “Capital cultural vs. Capital financiero – Kristalezko sabaia hautsiz” izeneko saioan. Amaia Gorostiza Eibarko enpresarien familia batekoa da, bere amarekin, Amaya Telleriarekin, ...
Read more

250 lagunetik gora Bilboko Herri Krosean!

Lauro Fundazioak Ikastolako familia, ikasle eta pertsonala batu zituen azaroaren 16an Bilboko Herri Krosean euskara eta kirola uztartu zituen jarduera honetan. Ikasleen etaparen arabera, hiru topagune antolatu zituen bakoitzak bere ibilbidea egin zezan, Fundazioak sortutako dortsal pertsonalizatuak bertan banatuz; eta azkenean partehartzaile guztiak helmugan bildu ziren. Lehenengo topagunean, DBHko eta Batxilergoko ikasle eta familientzat, 10:30ean ...
Read more

Zorionak Haizea, Munduko Txapelduna Fitkid disziplinan!

Batxilerren mundu mailako txapeldun bat dugu: Haizea Gomez Mendiguren. Bigarren mailako ikaslea Fitkid disziplinan goimailako kirolaria da eta urrian Varsovian (Polonia) izan den 23rd IDF World Dance Championship in Modern Dance Sport-ean parte hartu du lau disziplinetan, lehen eta bigarren postuak lortuz: Mundu mailako txapelketa honetan parte hartzeko, aurretik Euskadiko ordezkaria izan da, “La Fabrika” ...
Read more

II. HEZI ETA BIZI topaketa: Haur Hezkuntzako Orientabide saioak

Haur Hezkuntzako hazkuntza erronkei hoberen erantzuteko eta familiak orientatu eta esperientziak trukatzeko gunea da “Hezi eta Bizi” topaketa, bigarren urtez burutzen duguna. Azaroaren 22an, larunbata, 10:00etatik 13:30era, Haur Hezkuntzako familiak batu nahi ditugu topaketa batean, ondoko gaiak jorratzeko: Tailerrak eta zaintza: topaketa burutu bitartean, 3-7 urte bitarteko ikasleentzat tailerrak eta zaintza zerbitzua antolatu ditugu, familiek ...
Read more

Unai Egia irakaslearen ikerketa: “Popel-Errautsak” filma estreinatu da Bilbon

Azaroaren 4ean Bilboko BBK Aretoan estreinatu da, Donostiko Zinemalditik etorrita, “Popel – Errautsak” filma, Imanol Pradales Lehendakaria eta gainontzeko autoritateak bertan zirela. Azken urtean informatu izan dugunez, Oier Plaza gernikarrak zuzendutako filme honek Unai Egia Ikastolako irakaslearen ikerketa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran nazien konzentrazio esparruetan hildako errepublikanoen inguruko istorio harrigarria, hain zuzen. Unai Egiak ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences