Berrien artxiboa

Iker Odei Garay Pantoja ikaslea, Bilbao Basket-arekin, Huelvan

Iker Odei Garay Pantoja, DBH-4ko ikaslea, Mikel Fernández, Lauro Fundazioko saski koordinatzailea, eta Sare Arrieta, Lauro Ikastolako ikasle ohia, Huelvan izan dira aste honetan Junior Mailako Kluben Espainiako Txapelketan Bilbao Basket taldeko kide gisa: jokalari, entrenatzaile a eta fisioterapeuta lanetan, hurrenez hurren. Bilboko taldeak multzo fase bikaina egin zuen, final-zortzirenetara sailkatzea lortuz. Bertan amaitu zen ...
Read more

Herria eta Hiria proiektua: Bilbo ezagutuz!

Bigarren hiruhilekoan zehar, Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak Herria eta Hiria proiektua lantzen ibili dira. Loiu eta inguruko herriak aztertu ostean, Bilbo hiria sakonago ezagutzera animatu dira, bertako eraikin, kale eta pertsonaia esanguratsuenekin batera Bizkaiko hiriburuan bete-betean murgilduz. Proiektu honen bidez, zehar-konpetentzia desberdinak landu dira: komunikaziorako konpetentzia, ahozko hizkuntza erabiliz ideiak eta ikasitakoa adierazteko; ikasten ...
Read more

Ekonomia Olinpiadan sarituak!

Aste Santu opor aurretik, 2. Batxilerreko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua ikasgaiko lau ikaslek EHU antolatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiako XVIII Olinpiadetan parte hartu zuten: June Macareno, Alvaro Escudero, Peru Laskurain eta Irene Andres. Irene Andres ikasleak seigarren postua lortu du eta ikastetxeen araberako emaitzetan Lauro Ikastola izan da irabazlea, gure ikasle guztien maila altua ...
Read more

Buchenwald-eko kontzentrazio-esparruko omenaldian izan dira Batxilerreko ikasleak

Apirilaren 9tik 13ra, Batxilerreko bost ikasle, Gorka Lozano irakasleak lagundurik, Weimarren (Alemania) Buchenwald-eko kontzentrazio-esparruan egin den euskal eta espainiar deportatuen omenezko ekitaldian parte hartu dute: Batxiler lehen mailako Maialen Begolain, Jon Beltrán, Nahia Del Río, Danel Otaolea eta Elaia Salinasek Weimar hiria eta Buchenwald kontzentrazio esparrua bisitatu dituzte, estatuko beste sei ikastetxeetako ikasleekin batera, “Amical ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences