DBHko ikasleek diseinatu, sortu eta idatzitako ipuinak

DBHko Plastika arloan, azken ikasturteetan ikaskide txikienentzat teknika ezberdinnak erabiliz egindako ipuinak ekoiztu dituzte eta eskuragarri daudela gogoratu nahi dizuegu, itxialdian seme-alaba txikienekin irakurtzeko.

Alde batetik, 2017-2018 ikasturtean 3. mailako Plastika arloan egindako 12 ipuinen bilduma dugu. Itzalen bidez egindako ipuinak dira; istorioak, pertsonaiak, ilustrazioak… dena DBHko ikasleek asmatutakoa, noski. KLIKATU HEMEN – “Itzalak egiteko argia behar da. 12 ipuinen bilduma”.

Bestetik, 2015-2016 ikasturtean 4. mailako Plastika arloan harriekin egindako ipuina, dena ikasleek asmatuta ere. KLIKATU HEMEN – Azkenean, kideen laguntzarekin…

Animatu ipuin hauek erabiltzen! Esfortzu eta gogo handiz, eta asko ikasiz, egin zituzten euren kideentzako. Qui docet, discit.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.