Berrien artxiboa

“Aitamari” itsasontziko boluntarioak izan ditugu Lauron

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 maiatza, 2024
Lehen Hezkuntzako 6. mailako “Ikas-komunitatea” hitzaldietan, maiatzaren 2an Aitamariko bi boluntario izan ditugu euren jarduerei buruz hizketan. Migrazioak nolakoak eta zergatik gertatzen diren, erreskateak zelan egiten dituzten, eta beste hainbat zehaztasun azaldu dizkiete aurretik gaia gelan landu duten 6. mailako ikasleei. Ikasleek hainbeste galdera egin dizkiete, gaiarekin oso interesatuta, eta euren hitzaldia eskertzeko, baratzeko produktuen ...
Sakondu

STEAM SARE: Elgoibarko IMH Kanpusera bisita

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 maiatza, 2024
Innobasquek antolatutako STEAM SARE jardueren artean, Teknologia eta Ingenieritzako ikasleek Elgoibarko IMH Kanpusera bisita egin dute. Bertan, erdi eta goi mailako ziklo eta Ingenieritzako instalazioak ikusteaz gain, erronka bat proposatu diete ikasleei: mugikorrerako euskarri bat diseinatzea. Diseinua eskuz eta ordenagailuz egin ostean bertako kanpusean eraikitze prozesu desberdinak MH (makina herraminta) bidez fabrikatzeko teknikak ikusi dituzte, 3D ...
Sakondu

Marketing-aren inguruko hitzaldia Ekonomiako ikasleentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 maiatza, 2024
Apirilaren 29an Batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleek hitzaldia eta jarduera praktikoa izan zuten Bilboko Merkataritza Ganberaren eskutik. Ikasleak, marketina hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten, marka zurien merkataritza estrategiak, hain zuzen. Honela bada, marka zurien bilakaera historikoa, berau erabiltzearen arrazoiak eta enpresek beste marken aldean jarraitzen dituzten estrategiak landu zituzten. Hitzaldiarekin bukatzeko, marka zurien inguruko praktika egin ...
Sakondu

Prest uda gurekin pasatzeko!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 maiatza, 2024
2024ko Udako Kanpusen eskaintza prest dugu: ondoan duzue jarduera guztiak batzen dituen dokumentua: euskara landu, kirolak, baratza eta eremu naturala, eta aurten ingeles eskaintza berria EdukaBilbao – Hey! akademiarekin. Izen-emate epea: maiatzak 3 – ekainak 9. Kontuan izan eduki hau beti duzula eskuragarri webgunean KLIKATU HEMEN.
Sakondu

Sei ikasle saritu EHU-UPVko Matematika Lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 maiatza, 2024
Apirilaren 13an XXVII. Udaberriko Matematika Lehiaketan izan ziren Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako 25 ikasle, DBH 2ko 6 ikasle eta Batxilerreko 5 ikasle, Ikastolan burututako lehen fasea gainditu ostean. Azken fasea ere amaituta dagoela, ondokoak izan dira ikasle sarituak, eta euren postuak: 4. Lehen Hezkuntza:  5-6 Lehen Hezkuntza: 1-2 DBH: Zorionak denoi egindako ...
Sakondu

Zientzietako Olinpiaden Sari banaketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 apirila, 2024
Gaizka Bermejo Puertasek, bigarren Batxilergoko ikasleak, lehen postua lortu zuen urtarrilean ospatutako Euskadiko Biologiako Olinpiadan eta apirilaren 26an batu du horri dagokion saria, Josune Anasagasti irakasle-gidariak lagundurik. Gaizkak ordenagailu bat eta Urrezko saridunaren diploma hartu zuen; Josune Anasagasti irakasleak, zuzendari diploma eta 150euro; eta Lauro Ikastolak, 400 euroko saria. Apirilaren 18tik 21era, Gaizka Bermejok Espainiako ...
Sakondu

Liburuz inguratuta, 5 urtekoak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 apirila, 2024
Liburuaren eguna ospatu den aste honetan, liburuen inguruko jarduerak indartu dira egunotan etapa guztietan, eta 5 urteko mailan bai berezia izan dela. Proiektuen bidezko ikasketaren erakusgarri, 5 urteko mailan “Liburutegia” proiektua burutu dute. Haur Hezkuntzako gela guztietan gelako liburutegi txikiak badaude ere, 5 urteko mailan irakurtzen hasiak dira eta Liburutegi handi bat osotu nahi izan ...
Sakondu

STEAM Euskadi sariak: 2023 zigilua eta talde finalista!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 apirila, 2024
Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako eta Lanbide Heziketa Zentruetako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 4. edizioko talde ebaluatzaileak 127 hautagai zerrenda baloratu ditu eta Ikastolako proiektu eta lan-taldeak aitortuak izan dira, berriz ere: Zorionak egindako lan onagatik!
Sakondu

ITPAero-ra bisita, Super Coder lehiaketaren saridunek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 apirila, 2024
Abenduan ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketan saria izan zuen DBH4-ko ECO-PLANE izeneko Digitalizazio ikasgaiko ikas-taldeak. Sari hori ITPAero instalazioetara bisitaldia egitea zen eta apirilaren 17an han izan dira Leire Andikoetxea irakasle arduradunarekin: Peio Alberdi De Ibarra, Asier Torre García, Ander Ramos Arriola, Xabier Lozano Isusi, Mikel Martín Ferrero eta Niko Rodriguez Bilbao ...
Sakondu

Auto elektrikoak: GOBLIN kategoriako urteko lehen lasterketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 apirila, 2024
Apirilaren 14ean, Leioan, Auto Elektrikoen proiektua burutzen duten bi taldeek euren autoak aurkeztu zituzten GreenPowerIberia – Bridgestone lasterketan, Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategorian. Lehen aldiz egiten dugun orok urduritasuna sortzen du, eta kasu honetan, ez zen desberdina izan, umeak hilabeteetan zehar egindako lanaren eta ikasitako guztiaren fruituak ikusteko irrikitan zeuden. Txapelketa hauek autoa bera gidatzea baino ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.