ITPAero-ra bisita, Super Coder lehiaketaren saridunek

Abenduan ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketan saria izan zuen DBH4-ko ECO-PLANE izeneko Digitalizazio ikasgaiko ikas-taldeak. Sari hori ITPAero instalazioetara bisitaldia egitea zen eta apirilaren 17an han izan dira Leire Andikoetxea irakasle arduradunarekin: Peio Alberdi De Ibarra, Asier Torre García, Ander Ramos Arriola, Xabier Lozano Isusi, Mikel Martín Ferrero eta Niko Rodriguez Bilbao

Lehiaketaren lehen edizio honetan bost ikastetxek hartu dugu parte eta ikasleei proposatu zitzaien erronka programazioan oinarritutako  mugikortasun jasangarriagoa lortzeko eta klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko irtenbide bat eskaintzea zen.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.