Marketing-aren inguruko hitzaldia Ekonomiako ikasleentzat

Apirilaren 29an Batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleek hitzaldia eta jarduera praktikoa izan zuten Bilboko Merkataritza Ganberaren eskutik.

Ikasleak, marketina hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten, marka zurien merkataritza estrategiak, hain zuzen. Honela bada, marka zurien bilakaera historikoa, berau erabiltzearen arrazoiak eta enpresek beste marken aldean jarraitzen dituzten estrategiak landu zituzten.

Hitzaldiarekin bukatzeko, marka zurien inguruko praktika egin zuten, kasu honetan, cookie gaileten azterketa: itxura eta forma aztertu eta gaileten dastaketa egin zuten. 

Tarte entretenigarria eta interesgarria pasatzeko aukera izan zuten Ekonomiaren adar zabalaren barne dagoen gai honetaz ikasiz.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.