Emakumezkoen futbola indarberrituta Lauron

Urte askotan gure neskak Ikastolako futbolean ahalik eta ondoen integratzearen aldeko apustua egin dugu. Iraia Iturregi, Arrate Orueta eta Jone Guarrotxena bezalako ikasleek arrakasta profesionala lortu dute Lauroko patioetan baloiari lehen ostikoak eman ondoren.

Denbora luze baten ondoren, aurreko ikasturtean neskek soilik osotutako talde bat ateratzea lortu genuen. Eta aurten zer? Ba, aurrerapauso itzela emango dugu! Alebin kategoriako bi taldeez gain, Lauro Ikastolak Benjamin kategoriakoa ere izango du. Beraz, neskek bakarrik osotutako hiru talde: 34 neska gustokoen duten kirola egiten, beste kategorietan talde mixtoetan dauden 10 neskez gain.

Hain zuzen ere, aste honetan, Iraia edo Arraterekin Athletic Nesken lehen partida ofizialaren 20 urteak betetzen diren honetan, Laurok hasiera emango dio denontzako den futbolari, neskei zein mutilei. ¡Urte ahaztezina izango da!

¡Goazen neskak!

https://twitter.com/LauroKirolak/status/1580599559100563459

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences