Ikerketa Lana: espaziontzi bat diseinatzeko erronka DBHko 3. mailan

Urriaren 6an DBH 3ko Ikerketa-Lana jakintzagaiko ikasleek hitzaldia jaso zuten SENER AEROESPACIAL-en eskutik. Senerreko bi ingeniari bertaratu ziren, Laura San Martin eta Janire Zabaleta, euren ikasketa, lan eta une honetan garatzen ari diren proiektuez hitz egiteko.

Egun pil-pilean dauden proiektuetan parte-hartze zuzena duten bi ingeniari dira, esate baterako Artemis eta Exomars; eta aurtengo gaia Ikerketa-Lanean “Espazioa” izanik aukera ezin hobea izan da profesional hauen bisita. 

Aurkezpena amaitutakon, lander (espaziontzi) bat diseinatzeko erronka bota diete ikasleei eta, beraz, hilabete barru bueltan izango ditugu taldeek burutuko dituzten proiektuak baloratzeko.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.