Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi zituen

Bazkideen 101eko quorum-arekin, bertaratutako 57 bazkide eta ordezkatutako 44, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen.

Halaber, Jagolaritza Batzordeko kideak izendatu ziren: Mikel Agirre Aizpuru, Aritz Alkorta Goxencia, Iñaki Arteaga Artabe eta Amagoia Tejedor Ortuondo.

Jagolaritzan agintaldia amaitu zuen kideari eskerrak luzatu zitzaizkion, Ana Uriarte Urangari, alegia.

Kontseilu Errektorearen informazioetan Hezkuntza Legearen berri eman zen.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences