Bi ikasle sarituak Euskadiko Filosofia Olinpiadako finalean

Martxoaren 24an ospatu da Eibarren Euskadiko filosofia Olinpiada, zeinetara Ikastolako lau ikasle heldu diren: Batxilerreko Aiala Garabieta Oribe, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Naroa Loroño Fano; eta DBH 4ko Beñat Oskila Arrieta.

Bi izan dira sarituak:

  • Aiala Garabieta, bigarren Iruzkinaren kategorian eta “Laratz saria”, euskarazko lan onenei egiten zaien aipamen berezia.
  • Beñat Oskila hirugarren, Argazkilaritza modalitatean.

Zorionak denoi egindako lan bikainagatik!!

Filosofia Olinpiadan parte hartu duten ikasleak.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences