“Aitamari” itsasontziko boluntarioak izan ditugu Lauron

Lehen Hezkuntzako 6. mailako “Ikas-komunitatea” hitzaldietan, maiatzaren 2an Aitamariko bi boluntario izan ditugu euren jarduerei buruz hizketan.

Migrazioak nolakoak eta zergatik gertatzen diren, erreskateak zelan egiten dituzten, eta beste hainbat zehaztasun azaldu dizkiete aurretik gaia gelan landu duten 6. mailako ikasleei.

Ikasleek hainbeste galdera egin dizkiete, gaiarekin oso interesatuta, eta euren hitzaldia eskertzeko, baratzeko produktuen otzara eman diete. Aita Marira helduko direla esan digute!

Eskerrik asko gurera etortzeagatik!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences