Kiroldegiko ikastaroak 25/26
Prest dago 25/26rako ikastaroen eskaintza Lauroko bazkide zein bazkide ez direnentzako. Atal honen amaieran inprimaki osoa duzue eskuragarri.
Ikastarotako informazioa, urte osoan ikusgai dago esteka honetan: KLIKATU IKASTAROAK ATALA.
Izen-emate epea zabalik dago uztailaren 16tik irailaren 8ra arte. Gainontzeko epeak dira:
- Behin-behineko zerrendak, itxaron zerrendak eta bigarren aukerak: irailak 22.
- Erreklamazio epea: irailak 23-24.
- Behin-betiko zerrendak eta plaza libreak: irailak 25.
- Ikastaro hasiera: irailak 29.
Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela (datak, IKASTAROAK atalean).



