Agurra egin diogu 48. promozioari

Maiatzaren 15ean ospatu dugu Ikastolako 48. belaunaldiaren agurra (2011-2026), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta dantzariak, abesbatza, poesia eta bertsoa, hitzaldiak, dantzak,…

Eskerrik asko ere parte hartu zuten Lehen Hezkuntzako ikasleei, bai Abesbatza zein Dantza-taldekoei ere. Artistak zarete!

Ekitaldiko argazki guztiak eta proiektatutako promozioaren bideoa, familien atal pribatuan daude (ARGAZKI GALERIAK – BIDEO GALERIAK). Ekitaldi osoko bideoa lehenbailehen prest izatea espero dugu.

Hemen jarri dugu promozioaren orla, beste guztiekin batera: KLIKATU HEMEN.

Eta zorionak promozioari! Hemen gaituzue nahi duzuenerako!