“Herria eta garraioa” Haur Hezkuntzako 3 urteko azken proiektua

Haur Hezkuntzako 3 urteko geletan, “Herria eta garraioak” proiektua garatu dute ikasleen interesetatik abiatuta eta elkarlanean, guztion artean eraikiz eta ikaskuntza esanguratsua sustatuz.

Jarduera desberdinen bidez, ikasleek herrietan aurkitu ditzakegun espazio garrantzitsuenetako batzuk ezagutu eta bertako funtzioak, ezaugarriak eta egin ditzakegun jarduerak landu dituzte: udaletxea, osasun-zentroa, kiroldegia, eliza, eskola eta kultur etxea. Ondoren, gela bakoitzak, bere sarreran, aipatutako espazioa irudikatu du.

Espazio ezberdinak ezagutu ondoren, ikastolako pasabidea zirkulazio-zirkuitu handia bihurtu dute: errepidea, biribilgunea, autobus-geltokia, gasolindegia, karga elektrikorako gunea eta aparkalekua sortuz, dagokion seinaleztapenarekin batera. Ikasleek autoekin, trizikloekin eta bizikletekin zirkuitu osoan zehar jolasteko eta ikasteko aukera izan dute, ikasitakoa modu ludikoan esperimentatzeko aukera izanik.

Familientzat, argazki eta bideoa jarri dugu webguneko atal pribatuan.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences