Ekaineko jarduera bereziek azken egun-lektiboak bete dituzte

Ikasleen prestakuntza eta konpetentziak osotzeko proposatzen ditugun ekaineko jarduera bereziak aukera bikaina dira ikasturtea gainditu duten ikasleentzat azken egun lektiboei probetxua ateratzeko. Ekintza praktiko, ikastaro, tailer eta informazio-saio ezberdinak dira DBH eta Batxilerreko mailetara egokituak.

Ikasleek euren interesi hobeto egokitzen direnak aukeratzen dituzte eta, kasuren batean, ezagutzen ez zuten norberaren gaitasun edo talentu bat deskubritzeko balio izan zaie. Aurten izan dira:

Batxiler:

  • Sorosle ikastaroa (Gurutze Gorria).
  • Giza-laguntza jarduerak: praktikak Haur eta Lehen Hezkuntzan eta akonpainamendua “Gurena” nagusien etxean.
  • Euskara C1 azterketarako ikastaro trinkoa (Ullibarri).
  • Ingelesa, B2 edo C1 azterketarako ikastaro trinkoa.

DBH:

  • DigiPen unibertsitatearekin, programazio ikastaroa.
  • Ingelesa, B2 edo C1 azterketarako ikastaro trinkoa.
  • Ikastaro / Informazio saioak: Harreman afektibo-sexualak eta Ludopatiak.
  • Sukaldaritza.
  • Eskulan-tailerrak: diabolo eta zibak, tote-poltsak, beirateak, eskumuturrak,…
  • Goitibera tailerra.
  • Natur tailerra.
  • Matematika tailerra.
  • Kirola.
  • Sunrise programa.
  • Euskal kultura eta kantutegia.

DBHn, gainera, irteerak burutu dira, ikasturte amaierako ibilaldien antzera.

Azken finean, ikasturtea amaitzeko modu ezberdin bat da, eta antolakuntza honek ez-ohiko azterketak egin behar dituzten ikasleak zein ikasturtea gainditu dutenak era egokiz atenditzeko aukera ematen du, bakoitzaren interesei ahal den heinean erantzuteko.

Ikastolako proiektua eta gure ikasleen prestakuntza osotzeko jarduera oso interesgarria dela deritzogu eta bereziki eskertu eta zoriondu nahi ditugu parte hartu duten ikasle hauek hartu duten konpromisoagatik eta egin duten esfortzuagatik, bai eta ekimena babestu duzuen gurasoak ere.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences