Bederatzi ikaslek amaitu dute aurten Diploma Dualeko Programa

Aurten, bederatzi dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Aritz Canal, Naroa Etxebarria, Katalin Farelo, Iñigo Goiriena, Luzia López, Ana Loubet, Paula Santos, Jon Unzilla eta Leire Zeberio.

Lauro Ikastola Programa hau eskaintzen 15-16 ikasturtean hasi zenetik, 12 izan dira ikasle titulatuak eta, beraz, bederatzi ikasle hauen Batxilerreko notak euren espedientera gehitzen direnean, 21 izango dira guztira Lauron Estatu Batuetako High School Titulua lortu dutenak.

Zorionak egindako lanagatik!

Batxiler Titulu bikoitzaren programari buruz gehiago jakiteko: KLIKATU HEMEN.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences