Lehen-laguntza praktikak Sorosle ikastaroko bigarren astean

Batxiler lehen mailako 14 ikasle Sorosle Titulu Ofiziala lortzeko lehen modulua burutzen ari dira Aste Santuko oporraldian, Ikastolan bertan, Harrobia ikastetxearen eskutik. Lehen astean arlo teorikoa landu bazuten ere, bigarrenean atal praktikoa burutzen ari dira: heimlich maniobra, oinarrizko RCPa, bizkar-hezurreko istripua izanez gero nola jokatu, etab.

Titulazioa amaitzeko bigarren modulua, Erreskatea, alegia, ekaineko azken egunetan izango da.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.