Agate Deuna ospatu dugu, Lurra kantuz esnatuz

Etapa guztietan, modu batean edo bestean, Agate Deunaren ohiturari jarraitu diogu, aurten posible dela ospatuz!

Haur Hezkuntzako ikasle guztiak DBH eta Lehen Hezkuntzako jolastokietan batu dira, ikaskide nagusiagoei abestuz. Lehen Hezkuntzan 3. mailakoek hartu dituzte, eurek ere, oles eginez, Agate Deuna eta Lurrari abestu diotelarik. Etxean dauden ikasleek ere parte hartu dute!

Ikastola kanpotik ere izan dira beste talde batzuk: Loiuko baserrietatik eta Udaletxean, Bilboko aeroportuan, etab. EuskalLaborategia DBHko taldeak ere Txorierritik egin du ibilbidea.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.