Amaiera bikaina denboraldi izugarri bati!

Lauro Ikastolako junior taldeak larunbat honetan eman zion amaiera saskibaloi denboraldiari, finalez beteriko goiz bateko azken partiduarekin. Itsaso Berriatuak eta Eder Mendozak entrenatutako neskek Mungia ST taldearen aurka jokatu zuten junior mailako A Kopako finala eta azken unera arte borrokatu zuten txapeldunen kopa lortzeko.

Gure Juniorrek, Kopako tituluaz gain datorren urtean Maila Berezian jokatzeko igoera postua ere lortu zutenek, euren garaipena ospatu zuten kantxan eta Marea Berdearekin, Kopa federazioko presidenteordearen eskutik jasoz eta pozarren altxatuz.

Bestalde, Ikastolako kadete mailako taldeek ere euren finalak jokatu zituzten, baina ez zuten nagusiek adina zorte izan. Basauri eta Gernikaren aurka galdu zuten, baina Behekosoloako goiz ahaztezin baten parte ere izan ziren, lagunekin eta familiarekin.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioio, eta ZORIONAK, neskak!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.