Amets Arzallus izan dugu Ikastola, immigrazioaz

Euskara Mintegiak antolaturik, gaur, otsailak 21, Amets Arzalluz izan dugu Ikastolan, DBH 4 eta Batxiler 1eko ikasleekin. Euskal kulturako ordezkari handi batekin egoteko aukera izan dute, nahiz eta oraingoan jorratutako gaia bestelakoa izan: Miñan liburuaren bueltan aritu izan dira solasaldian, ikasleek liburua irakurtzeko aukera izan dutelarik, Ibrahima Balde migrantearen istoria bitarte, migrazioaren gaiaz hausnarketan, Ametsek bere bizilekuan hurbil-hurbiletik bizi baitu egunero Europara migratu nahi duten pertsonen joan-etorria eta egoera latsa.

Amaieran, nola ez, ikasleek proposatutako hitzez, bertsoa ere osotu du gaiaren inguruan.

Eskerrik asko Amets, gurera berriz hurbiltzeagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.