Berrien artxiboa

Sei ikasle Euskadiko Biologia Olinpiadan

Urtarrilaren 24an ospatu zen, arratsaldez, UPV/EHUko kanpusean, Espainiako XX. Biologiako Olinpiadako Euskal ordezkaria aukeratuko duen eskualde-fasea. Batxilergoko 2. mailako Euskal Herriko ikasle guztiek parte hartu ahal dute eta Lauroko partaideak, Josune Anasagasti irakasleak lagundurik, izan ziren Markel Torrell, Abisai De la Vega, Ane Iriondo, Ander Iturri, Irati Etxebarrieta eta Malen Bustamante. Aurtengo finala, Kanariar Uharteetan ...
Read more

Ibai Osinaga musikariaren saioa izan dute “Euskara laborategiko” ikasleek

Musikariak Ikastetxean (NOLEGA) programaren barruan, urtarrilaren 16an Ikastolan izan dugu Ibai Osinaga musikaria. “Euskara laborategia” jakintzagaiko ikasleek aukera izan dute euskal musikaz zuzenean gozatzeko eta musika nola sortzen den esperientzia praktiko batean ezagutzeko. Euskal Kultura sustatzeko ekimen honek arrakasta handia du urtero. Espero dugu sortzaile bat edo beste animatzeko akuilua izatea!
Read more

DBHko matrikula: beste bisita bat antolatu dugu urtarrilerako

Ate irekietako jardunaldiak antolatzen ditugu DBH eta Batxiler etapak ezagutzeko, zeinetara ikaslearekin batera etor zaitezketen. Abenduan bat egin genuen eta beste bat antolatu dugu urtarrilaren 28rako. Bi orduko saioa batean matrikula prozesua, Bigarren Hezkuntzako Lauro Ikastolako Proiektua eta arlo berezi batzuk hurbiletik ezagutu ahal izan dituzte gure ikasleen eskutik, zuzenean. Eguna eta ordutegia zehaztu dugu, ...
Read more

Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi izan ditugu bertsotan Batxiler 1eko ikasleekin

Urtarrilaren 14ean Nerea Ibarzabal Salegi eta Uxue Alberdi Estibaritz izan ditugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioen proiektuan parte hartuz. Nerea eta Uxue ia bi orduz aritu izan dira ikasleen galderei erantzunez eta, nola ez, bertsotan, hainbat ariketen bitartez euren egiteko bikaina erakutsiz. Ikasleek gidatutako saioan, bertsoa nola sortu, munduan ...
Read more

Sukaldeko auditoretzaren emaitza: “Aldekoa, goiko mailakoa”

Abenduan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko aldizkako ikuskaritza izan genuen Ikastolako Sukaldeko instalazioetan. Ikuskaria bertaratu eta Sukalde eta Zerbitzuetako arduradunekin elkartu zen gure instalazioak eta prozedurak aztertzeko. Urtarrilean helarazi digute dagokion txosten teknikoa eta balorazioa “ALDEKOA, GOIKO MAILAKOA” izan da. Auditoriaren laburpen bezala, ondokoa adierazi digute: “Nabarmentzekoa da lantalde arduradun osoaren konpromiso handia, bai eta inplikatutako ...
Read more

Aerotermia instalazioak DBH, Batxiler eta Kiroldegian; eta fotovoltaikoa, eraikin guztietan

DBH, Batxiler eta Kiroldegiko eraikinetan burututako aerotermia instalazioak martxan daude dagoeneko. Energia-sorgailuak instalatu dira, gasoileko galdara ordezkatuz, energia jasangarrien aldeko apostua eginez eta Ikastolaren energia mota horiek barneratzeko programa orokorrari jarraituz. Jarduera honek Ikastolako aerotermia-sistema globala osatzen du, Haur eta Lehen Hezkuntzan daudenak osatuz. Instalazioak eraikin bakoitzeko ezaugarriekin integratu nahi izan dira material egoki eta ...
Read more

Irakatsiz, ikasten dugu: ikasleak, informazio-transmisore askotariko aurkezpenak eginez

Azaroan eta abenduan, 3 urteko mailan seme-alabak Ikastolan matrikulatu nahi dituzten familien bisitak egin dira Ikastolan. Horietan, Zuzendaritza Taldearekin batera, Batxilergoko eta DBHko 17 ikaslek parte hartu dute: beren egitekoa izan da batetik, familiei euren ibilbide akademikoen alderdi desberdinak kontatzea, gure Hezkuntza Proiektuaren ordezkari gisa; eta bestetik, 2030 Agenda Planaren atal batzuk azaltzea, energia berriztagarrien ...
Read more

Batxilerreko ikasleek Futbol Txapelketa antolatu dute jolastorduetarako

Batxiler 2. mailako Ibon Gangoiti, Aitzol Ranilla, Telmo Ausin eta Markel Cabo ikasleek Futbol Txapelketa bat antolatu dute jolastorduetarako. Abenduan Euskararen Egunean antolatutakoaren arrakasta ikusirik, ikasleek beste deialdi bat egitea erabaki dute. Ikaskideei, gelaz-gela azalpena eman diete, izena eman dezaten eta abenduan zehar ospatuko zela aurreikusi zuten. Antolaketa bikaina egin dute, faseak eta sailkapenak era ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences