Berrien artxiboa

ITPAero-ra bisita, Super Coder lehiaketaren saridunek

Abenduan ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketan saria izan zuen DBH4-ko ECO-PLANE izeneko Digitalizazio ikasgaiko ikas-taldeak. Sari hori ITPAero instalazioetara bisitaldia egitea zen eta apirilaren 17an han izan dira Leire Andikoetxea irakasle arduradunarekin: Peio Alberdi De Ibarra, Asier Torre García, Ander Ramos Arriola, Xabier Lozano Isusi, Mikel Martín Ferrero eta Niko Rodriguez Bilbao ...
Read more

Auto elektrikoak: GOBLIN kategoriako urteko lehen lasterketa

Apirilaren 14ean, Leioan, Auto Elektrikoen proiektua burutzen duten bi taldeek euren autoak aurkeztu zituzten GreenPowerIberia – Bridgestone lasterketan, Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategorian. Lehen aldiz egiten dugun orok urduritasuna sortzen du, eta kasu honetan, ez zen desberdina izan, umeak hilabeteetan zehar egindako lanaren eta ikasitako guztiaren fruituak ikusteko irrikitan zeuden. Txapelketa hauek autoa bera gidatzea baino ...
Read more

“Industria erronka” programa amaitu dute Batxilerreko ikasleek

Apirilaren 10ean FVEM-ek (Federación Vizcaína del Ente de Metal) antolatzen duen Industria Erronkaren 5.edizioan izan ziren Batxilerreko ikasleak. Goizez, gure ikasleek bi enpresa bisitatu zituzten, HAIZEA BILBAO Zierbenan eta INDEFUNSA Elorrion; eta ostean, BEC-era hurbildu ziren, orotara 900 ikasle inguru, bertan ospatu zen itxiera-ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldi hauen helburua gazteak Bizkaiko Industriara hurbiltzea da, arlo ...
Read more

Spelling Bee Competition-ean izan dira Lehen Hezkuntzako ikasleak

Martxoaren 22n Lehen Hezuntzako sei ikasle II Cambridge Spelling Bee Competition-ean izan ziren, Deustuko Unibertsitatean, Marie O´Mara, Inma Atxa eta Andrew Currie english teachers-ek lagundurik, hiru kategorietan parte hartuz: Olatz Vinayk 3. saria lortu zuen bere kategorian eta ikasle guztiek Diploma bana lortu zuten parte hartzearren. Zorionak egindako lanagatik!
Read more

“Pobrezia eta Garapen Jasangarria” hitzaldia Ekonomiako ikasleentzat

Martxoaren 21ean Ikastolako bazkide den Alejandra Campero Peredok hitzaldia eman zuen batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleentzako. Alejandra Munduko Bankuaren aholkularia da, eta urteetako ibilbidea du garapen eta pobreziaren arloan lan egiten, garapen bidean dauden herrialde desberdinetan proiektuak burutuz.  “Pobrezia eta Garapen Jasangarria” titulupean ondoko gaiak jorratu ditu hitzaldian: garapen ekonomikoa eta garatutako eta garapenaren bidean ...
Read more

Batxiler matrikula ofiziala ikasle berrientzat: apirilak 8-19

Eusko Jaurlaritzako matrikula ofizialerako epea apirilaren 8tik 19ra izango da: IKUSI HEMEN. Matrikula bi modutara egin daiteke: EGUTEGIA ORDUTEGIA Apirilak 8-18 9:00 – 14:00 eta 15:00 – 17:00 Apirilak 19 9:00 – 14:00 Gure Batxilerreko instalazioak (bisita birtuala) eta berezitasunak ezagutu nahi badituzu, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu. Ondoan duzun dokumentuan azaltzen duguna bertatik-bertara ikusi ahal ...
Read more

Korrika Txikia Lauron!

Ederra izan da goizean Lauro Ikastolan egin dugun Korrika Txikia, eraikinetik eraikinera, gure ikasleek Korrikaren lekukoa eramanez. Ekitaldi txiki batekin amaitu dugu, ikasle-aurkezleek alaiturik, eta Lauroko Korrikak omentzen dituen pertsonekin. Ikusi momentuz dugun bideo laburra. HARRO HERRI, KORRIKA!
Read more

Milan-eko Zientzia Azokatik etorri berri dira Batxilerreko ikerlariak

Martxoaren 16etik 18ra bitartean Milanen ospatu den I Giovani e le Scienze-ren Zientzia Azokaren 35. edizioan parte hartu dute Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero ikasleek, Oihane Uriarte eta Amaia Perez irakasleak lagunduta. Izan ere iazko Bilboko Zientzia Azokan Batxiler kategoriako irabazleak izan ziren “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” proiektuarekin eta ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences