Berrien artxiboa

Memoria historikoa lantzeko aukera paregabea DBH 4n

DBH 4ko ikasleek aukera paregabea izan dute memoria historikoa lantzeko Gizarte-Historia jakintzagaian: ikastolako irakasle den Unai Eguia eta Lauroko guraso izandako Anton Gandariasen eskutik hitzaldi-tailer bat burutu dute Anjel Lekuona euskal errepublikarraren istorioari jarraituz. Aurrekoetan informatu izan dugunez, Unai Eguiak liburua bat argitaratu berri du II. Gerrate Mundialean nazien konzentrazio ezparruetan egon edota hildako euskal ...
Read more

Eskola jantokietako betekizun maila bikaina Lauroko menuetan

Lauro Ikastolaren konpromesua elikadura eta heziketa osasuntsuarekiko sendoa da eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta NAOSek (Nutrición, Actividad física y Prevención de la Obesidad) zehazten dituen irizpideak %100 betetzen ditu. Eskubide Sozial, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioak sustatuta, maiatzean ministro kontseiluak eskola-jantoki Osasungarri eta Jasangarrien Errege Dekretua onartu du eta arautegi berria urtebete ...
Read more

Auto elektrikoak Barakaldon: Formulauro proiektuaren agerraldia lasterketan

Maiatzaren 25ean, igandez, Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu genuen Barakaldon, GOBLIN kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako autoekin. Formulauro eta Geldiezinak taldeentzat ikasturteko bigarren lasterketa izan da. Ikasleak primeran aritu ziren antolaketan, autoen prestaketan eta aurreko lasterketan izandako arazo teknikoak gaindituta zeudela erakutsi zuten. Eskerrik asko parte hartu zuten guztioi: familiei, euren parte-hartze gabe ezinezkoa baita ...
Read more

Zorionak Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun Agiria lortu duten ikasleei!

Batxiler 2. mailako ohiko ebaluazioa amaituta, Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun agiriak banatu dituzte Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerrekoak, tutoreek eta Orientabide arduradunak. Aurten, inoizko maila goreneko emaitza akademikodun ikasle kopurua izan dugu, eta sei Ohorezko Matrikula soilik esleitzea egokitzen bazaigu ere, Batxilerren 10eko media izan duten beste bi ikasle egon dira. Beraz, Ohorezko Matrikulak izan dira: Itsaso ...
Read more

Agurra ospatu dugu 47. promozioarekin

Maiatzaren 16an ospatu dugu Ikastolako 47. belaunaldiaren agurra (2010-2025), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,… Eta jarduna, dantza berezi batekin amaitu zen, ikasle eta gurasoak elkarrekin agertuz: soka-dantza bat izan genuen kultur transmisioa eta bizikidetza uztartuz. Eskerrik asko ere parte ...
Read more

Hausnarketa estrategikoa: focus-groupen topaketa

Otsailean galdetegi bat bideratu genien Ikastolako familia guztiei, hausnarketa estrategikoko eta etorkizuneko erronken azterketako prozesuan parte hartzeko, familien ahotsa ere batuz. Ia 700 erantzun izan genituen eta guraso boluntarioek izena eman zuten erantzunetan oinarritutako focus group-etan parte hartzeko. Entzute-talde horiek maiatzaren 10ean, larunbatez, elkartu ditugu Ikastolan: guztira, hogei guraso izan ziren, boluntario eta Kontseilu Errektoreko ...
Read more

Sari banaketa: Olinpiada zientifikoak eta Matematika lehiaketa

Maiatzaren 9an, 2025eko Olinpiada zientifikoetako eta Euskadiko Udaberriko Matematika Sariak banatu ziren UPV/EHUko kanpusean. Bertan izan ziren 2. Batxilerreko bi ikasle sarituak Euskadiko XX. Biologia Olinpiadan: Markel Torrell ikasleak 1. saria batu zuen eta Malen Bustamantek, 3.ena. Halaber, X. Udaberriko Matematika Lehiaketako sariak banatu ziren, eta hauetan irabazleak izan ziren: Zorionak denoi egindako lanagatik!
Read more

Gogora institutuak antolatutako topaketan izan dira Batxilerreko lau ikasle

Lauro Ikastolak Adi-Adian biktimak entzuteko programan parte hartu izan du bere hasieretatik eta, Ikastolan izan diren biktimen ohiko topaketen ostean, aurtengo jardueren amaierako topaketan izan dira lau ikasle Gogora institutuak Barakaldoko BECen antolatutako topaketan, Mikel Gorostidi Batxilerreko koordinatzaileak lagundurik. ETAren jarduera eta «sufrimenduaren sozializazioa» izan dute hizpide. Ikusi BERRIA egunkariaren informazioa.
Read more

Lanbideak: 3 urteko ikasleen proiektua

Haur hezkuntzako 3 urteko ikasleak lanbideen inguruko proiektuan murgilduta ibili dira egunotan. Hainbat denda atera dituzte pasabidera, gure gizarteko egunerokotasuneko alderdi garrantzitsuetako bat aztertuz eta landuz. Saltoki mota ezberdinak sortu eta antolatzen aritzeak talde-lana, sormena eta komunikazioa sustatu ditu, baita ikasleen artean kooperazioa eta errespetua ere. Proiektu honekin, haurrak gertuko lanbide eta bizibideetara hurbildu dira, ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences