Berrien artxiboa

Amaitu dira Laurolan praktikak Batxiler 1eko ikasleentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 ekaina, 2023
Ekaineko azken egunetan burutu dute Batxiler 1. mailako ikasleek “LauroLan” programa, hau da, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Aurreko astean aurreratu genizuenez, ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten enpresen ...
Sakondu

Xabier Manterola Lejarza, Kontseilu Errektoreko Presidente berria

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 ekaina, 2023
Xabier Manterola Lejarza, Ikastolako guraso eta ikasle-ohia (8. Promozioa), Lauro Ikastolako Kontseilu Errektoreko Presidentea izendatua izan da. Halaber, Jon Ansoleaga kideak Kontseilua utzi eta Aitzol Llona Aurrecochea izendatua izan da, ikasle-ohia bera ere (19. Promozioa).
Sakondu

Kantuz agurtu zuten ikasturtea Lehen Hezkuntzako ikasleek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 ekaina, 2023
Ekainaren 21ean, ikasturteko azken eskola-egunean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Behekosoloa Kiroldegian batu ziren, giro bikainean ikasturteari agur esateko. Ikasleen ikasturte amaierako aitorpen batzuk ere ere banatu ziren, hau da, Gela Berdea Saria eta Xake lehiaketa. Denok egin zuten dantza erromeri giroan eta azkenean, bat-batekotasun osoz, Itoizen “Lau teilatu” abestu zuten, indar guztiagaz. Ondo pasa oporrak, ...
Sakondu

Bi ikaslek izan dute saria Bizkaidatz Lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 ekaina, 2023
BIZKAIDATZ Txikia 2022-2023 Haur eta gazte Literatur Sariaren IX. edizioaren sari-banaketa ekainaren 19an izan da, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian. Sarituak izan dira: Zorionak gure idazle gazteei! Bederatzigarren edizio honetan ume eta gazteek kontakizun bat idatzi behar zuten istorio baten hasierari jarraituz, eta aurten, euskarazko testua Ikastolako ikaslea den Aiala Garabietak idatzitakoa zen, “Nomada” izenekoa, ...
Sakondu

“LauroLan” praktikak ekainean, Batxiler 1eko ikasleek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 ekaina, 2023
Laur@Lan programa, Lauro Ikastolak aurreko urtean abian jarri zuen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia den ikasleak lan mundura hurbiltzea. Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ikasleekin landutako ikasgai desberdinak praktikotasun puntu batetik lantzea eta ikasitakoa beraien etorkizunerako baliogarria izango dela erakustea. Bide honetatik, datorren urtean beraien etorkizuna baldintzatuko ...
Sakondu

AC Cup, ah zein asteburu ahaztezina!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 ekaina, 2023
Lauro Ikastolako zortzi taldek parte hartu dute azken egunotan Athletic Clubek antolatutako AC Cup txapelketan. Bertan esperientzia bikainak bizi izan dituzte taldekide eta aurkariekin batera. Ostiraleko inaugurazio desfileak hainbat lehiaketa eta txapelketa eguni eman zien hasiera, denboraldi honetan ikasitako guztia erakusgai jarriz. Ikastolako taldeek txapelketako xede ezberdinetan jokatu zituzten partidak, eta buruan luzaroan iraungo duten ...
Sakondu

Zorionak Batxiler DUAL titulatu berriei!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 ekaina, 2023
Ikasturte honetan, bederatzi dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Astiz Diez, Kiara; Asua Galarza, Pol; Bermejo Puertas, Gaizka; Blasco Pando, Mikel; Castellanos Iruretagoyena, Laura; Etxebarria Abrisketa, Xabier; Llabori Martinez-Arano, Eneko Jon; Lozano Isusi, Iker; eta Toja Ledesma, June. Lauro Ikastola 15/16 ikasturtean hasi zen Batxilerreko Diploma Duala lortzeko Programa hau eskaintzen, ...
Sakondu

Amaiera bikaina denboraldi izugarri bati!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 ekaina, 2023
Lauro Ikastolako junior taldeak larunbat honetan eman zion amaiera saskibaloi denboraldiari, finalez beteriko goiz bateko azken partiduarekin. Itsaso Berriatuak eta Eder Mendozak entrenatutako neskek Mungia ST taldearen aurka jokatu zuten junior mailako A Kopako finala eta azken unera arte borrokatu zuten txapeldunen kopa lortzeko. Gure Juniorrek, Kopako tituluaz gain datorren urtean Maila Berezian jokatzeko igoera ...
Sakondu

Martxan da LauroIrratia!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 ekaina, 2023
Lehen Hezkuntzako 3. mailan martxan da Lauro Ikastolako Irratia eta ekimen hau Euskara Tailerrean burutzen da, asteroko saioetan. Proiektuaren helburuen artean daude euskarazko ahozko komunikazioa eta irrati-hizkuntza landu, dagozkion IKT baliabideak ezagutu, sormena piztu, besteak beste. Helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, euskaraz ondo pasatzea eta aisialdia eta euskara elkartzea posible dela agerian jarri nahi ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.