Auto elektrikoak Barakaldon: Formulauro proiektuaren agerraldia lasterketan

Maiatzaren 25ean, igandez, Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu genuen Barakaldon, GOBLIN kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako autoekin.

Formulauro eta Geldiezinak taldeentzat ikasturteko bigarren lasterketa izan da. Ikasleak primeran aritu ziren antolaketan, autoen prestaketan eta aurreko lasterketan izandako arazo teknikoak gaindituta zeudela erakutsi zuten.

Eskerrik asko parte hartu zuten guztioi: familiei, euren parte-hartze gabe ezinezkoa baita lasterketa hauetara bertaratzea; eta patrozinatzaileei, euren ekarpenengatik.

Zorionak denoi egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.